PRUEBA
Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campusa, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin batera, antolatzen ari da FIRST LEGO League Euskadiren edizio berri bat, datorren otsailean burutuko dena, besteak beste, Gasteiz izango duelarik egoitza.
FLL nazioarteko hezkuntza programa bat da, gaitasun eta bokazio zientifiko-teknologikoak garatzeko, 110 herrialdetan zehar 650.000 gazte baino gehiago biltzen dituena. Edizio bakoitzaren amaiera ekitaldi multzo bat antolatu ohi da, non parte hartzen duten taldeek aurkezten duten aurreko hilabeteetan egindako jardueren emaitza. Oraingo denboraldiari ‘Submerged’ deritzo eta 6 eta 16 urte bitarteko parte-hartzaileek ikasiko dute bertan ozeanoak nola eta zergatik esploratzen diren.
Jarduera hau garatu ahal izateko, UPV/EHUren Arabako Campusak boluntariotzako deia egin nahi izan du, esperientzia dibertigarri eta zirraragarri batean parte har dezaten, nork bere ekarpena egin eta, txapelketa hau arrakastatsua izango bada, talde parte hartzaileei oso jardunaldi berezi batean lagun ditzaten. Parte hartzeko hainbat bide dago:
- Nagusien kategoria edo Challenge (10-16 urte): epailea proiektu aurkezpenetan edo robot jokoan, talde laguntzailea…
- Txikien kategoria edo Explore (6-9 urte): zientzialariak, talde laguntzailea…
Beren laguntzaren truke, esperientzia zoragarri bat bizitzeaz gain, boluntarioek kamisetak, motxilak, biserak eramango dituzte opari, bai eta txapelketa eguneko bazkaria ere. UPV/EHUko ikasleen kasuan, gainera, ECTS kreditu bat jasoko dute.
Harremanetarako helbidea: sec-academica.vicer.campus-alava@ehu.eus