PRUEBA
Mikel Jauregik eskerrak eman nahi izan dizkio Iberdrolari milioi erdi kaltetu baino gehiagori hornidura elektrikoa berrezartzeagatik, GOIDI Valentziatik igaro ondoren, baita Euskaditik mobilizatutako giza taldeei eta baliabide teknikoei ere, hala nola osasun-langileei, suhiltzaileei edo Ertzaintzari.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi Bilbon izan da, Iberdrola taldearen banatzaile den i-DE enpresaren egoitza nagusian. Bertatik egituratzen da hornidura elektrikoko sarea eta hor dago sare adimendunak banatzeko munduko zentroa. Bertan harrera egin diote Iberdrolak Euskadin duen ordezkari Asis Canalesek, i-DEko Iparraldeko Eskualdeko zuzendari Javier Arriolak eta Iberdrola Energía Españako zuzendari David Martinezek.
Bisitan, bertatik bertara ikusi ahal izan du nola, teknologiarik berritzaileenei esker, egoitza honetatik berehala konpondu daitekeen, telematikoki, hornidura elektrikoaren sarean gerta daitekeen edozein gorabehera, denbora laburrean erreakzionatzeko gaitasuna baitu. Hori dela eta, beste herrialde batzuetatik eredu hori inportatu nahi dute, arreta berezia jarrita larrialdi-kasuetan, eta hondamendi naturaletan eta muturreko fenomeno meteorologikoetan.
Duela aste gutxi Valentzian gertatutakoaren kasua da, GOIDIa pasa eta gero. Horri buruz mintzatu da, hain zuzen ere, Jauregi sailburua; hala, enpresak eta bertako profesionalek egindako lana eskertu nahi izan du, kaltetutako milioi erdi pertsona baino gehiagoren etxe eta negozioei argindarra berrezartzeko orduan. “Iberdrola euskal enpresa bat da, eta bere langile eta baliabide tekniko guztiak mobilizatu ditu Valentzian gertatutako hondamendiaren ondorioak arintzen laguntzeko. Iberdrola taldeari eta bertako profesional guztiei, gure eskerrik beroenak eta Eusko Jaurlaritzaren berariazko aintzatespena helarazi nahi dizkiegu egin duten lan eskergagatik”.
Mikel Jauregik Euskaditik mobilizatutako giza taldeak eta bitarteko teknikoak ere izan ditu hizpide, eta haientzat ere esker oneko hitzak izan ditu. “Eusko Jaurlaritzatik beharrezko baliabide guztiak aktibatu ditugu Valentziako herritarrei laguntzeko GOIDIk eragin duen hondamendiaren aurrean. Foru Aldundiekin, Udalekin eta EUDELekin elkarlanean, lehorreko bitarteko ugari eta larrialdi zerbitzuetako, suhiltzaileetako, osasun zerbitzuetako edo Ertzaintzako langileak bidali ditugu. Guztiei eskertu nahi diet egindako ahalegina eta dedikazioa. Harro egon gaitezke herrialde gisa eman dugun erantzunarekin”, nabarmendu du Jauregik.
PRUEBA Fivemasa Bilbon jaio zen 1980an. Hasiera-hasieratik, ingurumen-arloan teknologia berritzaileak garatzen jardun du, eta…
PRUEBA ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua LANGUNEk, Euskal Herriko…
PRUEBA Joan den azaroaren 8an, Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Klusterrak egin duen azterlana aurkezteko…
PRUEBA Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean, azaroak 23, Santiago Oleagaren omenez, ETAren…
PRUEBA Europako Batzordearen DG Grow zuzendaritzak antolatutako ekitaldi hau, ETEentzako Europako garrantzitsuena, Bilbon egin…
PRUEBA Donostiako Udalak, Añarbeko Urakek eta Cristina Enea Fundazioak sentsibilizazio-kanpaina bat aurkeztu dute herritarrei…