Categorías: albisteak-berriak

Lehendakariak Bruselan nabarmendu du Euskadi Europako proiektua indartzeko herrialde fidagarria eta konprometitua dela

PRUEBA

«Gure begiak eta ahotsa zarete Europan. Zuen ekarpena funtsezkoa da Euskadik nazio global eta konektatu gisa aurrera egiten jarrai dezan «, adierazi dio Imanol Pradales Lehendakariak Bruselako euskal komunitateari

Lehendakaria Eusko Jaurlaritzak Europar Batasunaren aurrean duen Ordezkaritzan izan da gaur arratsaldean, euskal komunitateari egindako harrera batean. Bertan, Euskadik Europako proiektuaren egonkortasunarekin eta indarrarekin duen konpromisoa azpimarratu du. Hitzaldian, Imanol Pradalesek nabarmendu du Euskadi herrialde fidagarria eta konprometitua dela, lurralde egonkor eta segurua, Europako eskualde-esparrua indartzeko eta Europar Batasunaren garapen globalari laguntzeko lan egiten duena.

Lehendakariak azpimarratu du Euskadi bat datorrela Europako politika eta balio nagusiekin, hala nola subiranotasun estrategikoarekin, ongizatearen eta kohesioaren ereduarekin, ongizatera bideratutako lehiakortasunarekin eta giza eskubideekin. «Europarekin dugun konpromisoa ez da politikoa edo ekonomikoa bakarrik, etikoa eta soziala ere bada. Europar Batasunaren sorrerako balioak defendatzen ditugu: bakea, demokrazia, askatasuna eta elkartasuna «, adierazi du.

Lehendakariak, halaber, Eusko Jaurlaritza Euskadik Europan duen presentzia eta eragina indartzeko ematen ari den urrats zehatzak nabarmendu ditu: Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren esparruan Euskadik ECOFIN eta ELGA bezalako foroetan parte-hartze handiagoa izateko akordioa; Makroeskualde Atlantikoa sortzea eskualdeko lankidetza indartzeko eta aliantza estrategikoak bultzatzeko, edo hirietako eta eskualdeetako erakundeetan parte-hartzea handitzea.

Gainera, Lehendakariak mezu hunkigarria bidali dio Bruselako euskal komunitateari, Euskadiren enbaxadore gisa egindako lana eskertuz eta giza, kultura eta ekonomia garapenari egindako ekarpenaren garrantzia azpimarratuz: «Gure begiak eta gure ahotsa zarete Europan. Zuen ekarpena funtsezkoa da Euskadik nazio global eta konektatu gisa aurrera egiten jarrai dezan «, adierazi du.

Azkenik, Pradalesek berretsi egin du Europa osatzen duten herrietatik eraikitako Europarekiko konpromisoa, «estatuen klub» batetik haratago. «Euskadik eragile aktiboa izan nahi du Europa indartzeko, eragin globalerako gaitasuna izango duen Batasunari lagunduz. Herrialde fidagarria, egonkorra eta segurua gara», gaineratu du.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Bi atxilotu Abadiñon, desobedientziagatik eta erresistentziagatik

25_0047 Bi atxilotu Abadiñon, desobedientziagatik eta erresistentziagatik Bi atxilotu Abadiñon, desobedientziagatik eta erresistentziagatik Servicio de…

4 horas hace

Donostiako Udalak 2,37 milioi euro bideratuko ditu irabazi asmorik gabeko elkarteentzat 2025ean

Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako beste gai batzuk: Jesus Maria Alkain plaza, Kotxetegiak Donostiako Udalak irabazi…

10 horas hace

Bizkaia se une al Proyecto Ulysses Data For Science para combatir la contaminación por plásticos en ríos, mares y océanos

La Diputación Foral de Bizkaia e Itsasmuseum han anunciado su adhesión al Proyecto Ulysses Data…

10 horas hace

Bilbao estrena 39 nuevas plazas de Haurreskola

Las niñas y niños que se incorporan a la Haurreskola gracias a la ampliación de…

10 horas hace

El Gobierno vasco comparte con las rederas su “preocupación para atraer a nuevas generaciones”

La consejera de Alimentación, Desarrollo Rural, Agricultura y Pesca del Gobierno Vasco, Amaia Barredo, ha…

10 horas hace

Dos detenciones por robos en viviendas de Bilbao y Barakaldo

Estos días la Ertzaintza ha detenido a dos hombres por la comisión de robos en…

10 horas hace