Categorías: albisteak-berriak

Donostiako Udalak autokarabanen kontrola zorroztuko du

PRUEBA

Legeak haiek arautzeko jartzen dituen arazoak direla eta

Donostiako Udalak autokarabanek hiriko espazio publikoan egiten duten erabileraren kontrola zorroztuko du, eta bereziki zorrotza izango da Gizabideari buruzko Ordenantza eta aparkatzea arautzeko neurriak betetzeari dagokionez. Horretaz gain, neurri pedagogikoak ere landuko dira, autokarabanen erabiltzaileei zuzenduak.

Mota horretako ibilgailuen kontrola indartzea, udan areagotuko dena, hiriko zenbait tokitan izaten diren elkarbizitza-arazoen ondorio da, bai eta erabilera edo tipologiagatik ibilgailu horien zirkulazioa eta aparkatzea arautzeko legezko ezintasunaren ondorio ere. Izan ere, Gero eta autokarabana gehiago iristen dira Donostiara, autokarabanismoaren mugimenduaren goraldi globalaren testuinguruan, eta horrek hainbat erronka sortu ditu hiri-aparkalekua eta gune publikoaren erabilera kudeatzeko.

Azken urteotan, Udalak lan handia egin du araudi espezifiko baterako lege-egokitzapena aurkitzeko, eta Zirkulazio Ordenantza aldatzeko beharrezko prozesua ere abian jarri du, baina legediak ibilgailu mota jakin batekiko diskriminazioa eragozten du, eta, beraz, zentzu horretan egiten den edozein aldaketak eragin negatiboa izango luke Donostiako herritar batzuengan.

Indarrean dagoen legeria

Trafiko Zuzendaritza Nagusiak, Estatuan mugikortasuna arautzeko eskumena duen erakundeak, autokarabanistek beste edozein ibilgailuk bezala aparkatzeko duten eskubidea blindatzeko joera izan du azken urteotan. Jarraibideetan jasota zegoen ibilgailuen erabilera edo tipologiagatiko diskriminaziorik eza indartzeko, denbora gutxi barru gomendio hori erregelamendu-mailara igoko du eta jarraibide hori araudian sartuko du.

Horrela, udal Zirkulazio Ordenantzan egiten den edozein aldaketak, estatuko legerian babestu behar dena, hiriko ibilgailu guztietan izango luke eragina. Izan ere, arauek orokorrak izan behar dute, eta luzeragatik, pisuagatik eta altueragatik soilik mugatu daiteke aparkatzea edo zirkulatzea. Horrek eragin negatiboa du hiriko gainerako ibilgailuetan, hala nola furgonetetan edo tamaina handiko auto partikularretan.

Gauza bera gertatzen da aparkatzeko sistema arautuari (TAO) lotutako balizko erregulazio-neurriekin; izan ere, ildo horretan aldatzen edo aplikatzen den edozein arauk ondorioak ditu herritar guztiengan.

Egoera horren aurrean, eta autokarabanak arautzeko legezko bermeak urteetan bilatu ondoren, Udalak egungo zaintza-mekanismoak indartzen jarraituko du, baita pedagogia-lana eta espazio publikoan ohitura desegokiak prebenitzeko lana ere, eta ibilgailu horientzako gune egokien sarea zabaltzeko aukerak bilatzen jarraituko du.

Donostiako egungo erregulazioa

Donostiako Udalak neurri sorta zabala du gaur egun, hiria bisitatzen duten autokarabanen erabiltzaileen eta aparkatzen duten inguruetako bizilagunen arteko bizikidetza orekatzeko.

Nahiz eta jakin pertsona batzuen portaera desegokiak ez duela autokarabanisten kolektibo osoa ordezkatzen, Udalak urteak daramatza Gizabideari buruzko Ordenantzaren bidez jarrera hauei muga jartzen. Ordenantza horrek hurrengoa argi eta garbi ezartzen du «Ezingo da kanpatu, kanpin-dendarik edo horretarako gaitutako ibilgailurik jarri horretarako baimenik ez duten lursail publiko edo pribatuetan. Ezin izango da sukaldatu edo bide publikoan aulkiak eta mahaiak zabaldu «. Alde horretatik, bereziki irmoa izango da arau honen aplikazioa, kontrolak areagotuz eta arauaren ez betetzea zorrotz zehatuz.

Horrelako jarrerak prebenitzeko helburuarekin, uda honetan, gainera, kanpaina espezifiko bat egingo da jatorrian, foroetan eta espazio espezializatuetan, horrelako ibilgailuetan hiria bisitatzen duten pertsonak kontzientziatzeko. Hori guztia autokarabanen elkarteen laguntzarekin (Udalak hilabeteak daramatza talde horiekin lankidetza estuan lanean).

Azken urteotan Donostian autokarabanen aparkalekua arautzeko hartutako neurriez gain, uda honetan gune espezifiko berriak sortu dira horientzat, kolektiboaren ordezkariekin lankidetzan, hala nola Illunbeko aparkaleku berria. Horrela, gaur egun Donostiak autokarabanentzako 89 aparkaleku espezifiko ditu, Igara eta Igeldoko kanpinen artean daudenez gain.

Eta kostaldeko guneetan aparkatzea arautzeko, urte honetatik aurrera, 5 metrotik gorako luzeera duten ibilgailuentzako aparkatzeko eta zirkulatzeko muga dago indarrean Eduardo Chillidan, Pasealeku Berrian eta Saguesen. Guztira 69 salaketa jarri ziren uztaila eta abuztua bitartean.

Uda honetan, gainera, berriro jarriko da martxan mota horretako ibilgailuak kontrolatzeko operatiboa, gatazka gehien sortzen den eremuetan. Lan horri esker, aurtengo uztaila eta abuztua bitartean 331 salaketa jarri ziren, oinezkoen pasabidea edo zirkulazioa oztopatuz aparkatzeagatik edo baimenik gabe egoiliarrentzako eremuetan aparkatzeagatik.

Bizikidetzarako neurriak

Azken urteotan, legearen bermea duten neurri horiek guztiak hartu dira, batez ere gune publikoaren erabilera optimizatzeko (aparkalekuaren banaketa ekitatiboa eta txandakatzea areagotzea), hiri-mugikortasuna hobetzeko (ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioan inpaktua murriztea) eta zerbitzuak behar bezala emateko (ibilgailu horientzako gune egokiak erraztea).

Beste helburu batzuk ere badira, hala nola hiriko ingurumena zaintzea eta babestea, turismo-jarduerek eguneroko bizitzan dituzten eraginak arintzea eta zerbitzu publikoen antolaketa eraginkorra erraztea. Izan ere, Udalaren borondate nagusia autokarabanen erabiltzaileen eta herritarren arteko bizikidetza bultzatzea da.

2024/11/20-an argitaratua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar

24_0635 Fallece una persona en un accidente de tráfico en la N-634 en Eibar Fallece…

9 horas hace

El Ayuntamiento de Donostia «extremará» el control del uso que hacen las autocaravanas del espacio público

PRUEBA Ante las dificultades legales para la regulación específica de las autocaravanas, el Ayuntamiento…

1 día hace

‘Lo Que No Te Cuentan De Donosti’ cancela sus concentraciones

PRUEBA El grupo ‘Lo Que No Te Cuentan De Donosti’, cuyo «objetivo siempre ha…

1 día hace

Aviso amarillo por riesgo marítimo-costero por olas de más de 4 metros para esta tarde

PRUEBA Esta tarde, a partir de las 18:00 horas, el Departamento de Seguridad del…

1 día hace

Maturana reflexiona en el cinefórum sobre los vínculos entre la sociedad y el fútbol, con el trasfondo de la selección de Colombia

PRUEBA La segunda jornada del Thinking Football ha contado con dos invitados de lujo:…

1 día hace