Duela 23 urte ETAk hildako Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo ertzainei omenaldia egin die gaur eguerdian Ertzaintzak. Ekitaldian, Ertzaintzaren zuzendaria eta burua, Victoria Landa eta Josu Bujanda izan dira, beste agintari eta lankide ertzain batzuekin batera. Omenaldia atentatua gertatu zen Beasaingo biribilgunean egin da. Bertan, lore-eskaintza bat egin da eta minutu bateko isilunea beraien oroimenez eraikitako monolitoaren ondoan.
Ertzaintzako bi agenteak 2001eko azaroaren 23an hil ziren, Beasaingo biribilgune batean trafikoa bideratzen ari zirela ETAko talde batek tirokatuta.
Era berean, gaur eguerdian, Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan omendu dituzte eta minutu bateko isilunea egin dute, hildako bi agenteak gogoratzeko.
ETAk hildako 15 agente
1985 eta 2001 artean ETAk hildako 15 ertzain:
1. Carlos Díaz Arcocha (1985).
2. Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).
3. Juan José Pacheco Cano (1988).
4. Luis Hortelano García (1989).
5. Alfonso Mentxaka Lejona (1991).
6. Joseba Goikoetxea Asla (1993).
7. José Luis González Villanueva (1995).
8. Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).
9. Ramón Doral Trabadelo (1996).
10. José María Aguirre Larraona (1997).
11. Jorge Díez Elorza (2000).
12. Mikel Uribe Aurkia (2001).
13. Iñaki Totorika Vega (2001).
14. Javier Mijangos Martínez de Bujo (2001).
15. Ana Isabel Arostegui Legarreta (2001).