Ertzaintzako agenteek 47 urteko gizon bat atxilotu dute Arrigorriagan, urrian industria-pabiloi bat suntsitu zuen sutea argitzeko ikerketak egin ondoren. Hilketa saiakera bat eta zortzi enpresaren instalazioetan kalteak eragitea leporatu diote, gutxienez hiru milioi euroko behin-behineko balorazioarekin.
Urriaren 24ko 23:00ak aldera gertatu zen ikertzen ari ziren sutea, Arrigorriagako Atxukarro industrialdeko 14. pabiloian. Telefono-abisu baten bidez, sute baten berri eman zuten eta Basauriko ertzain-etxeko agenteak, suhiltzaileak eta Osakidetzako osasun-baliabideak mobilizitau ziren.
Ez zen inor zauritu, baina pabiloiko lokal batean behin-behinean bizi zen familia bateko lau pertsona arineketan atera ziren egoitzatik, keak eta suak ez kaltetzeko. Sutea hain handia izan zen, non pabiloian instalatutako hainbat enpresatara zabaldu zela. Suhiltzaileen hainbat taldek orduak eta orduak eman zitutzten sua kontrolatzeko eta sutea behin betikoz itzaltzeko hainbat egun eman zituzten.
Hasierako ikerketak beheko solairuan kokatu zuen sutearen foku nagusia, aipatutako pertsonek (gizon bat, bi emakume eta adingabe bat) etxebizitza gisa erabiltzen zuten lokalaren azpian. Familiak gauza guztiak galdu zituen.
Sua itzaltzeko lanak amaitu ondoren, sua piztuta zegoela ikusita, Ertzaintzak BIKLZko ikerketa-agenteak bidali zituen bertara, Txakurren Unitatearen laguntzarekin eta LIUko ertzainen ikuskapenarekin. Suak kaltetutako instalazio guztiak erabat suntsituta zeuden. Txakur-unitateko txakurretako batek, suaren azeleratzaileak detektatzen espezializatuta dagoenak, hainbat ebidentzia markatu zituen, eta aztertu ondoren, gasolina-hondar gisa egiaztatu zituzten, sutea pizteko ustez erabilitako elementu gisa.
Ikerketen aurrerapenak aukera eman zuen, halaber, gertakaria egilearen ustezko aldez aurreko mehatxu batekin lotzeko; izan ere, egileak, bere ekintzarekin, arriskuan jarri zuen bertan bizi ziren pertsonen osotasun fisikoa.
Bestalde, suteak kaltetutako zortzi enpresetan eragindako kalteen behin behineko balioespen ekonomikoa hiru milioi euro ingurukoa da, beste azterketa tekniko batzuen faltan. Suteak industrialdeko 14. pabiloi horretan zeuden enpresa guztiak lekuz aldatzea eragin du.
Ertzaintzaren polizia-ikerketari esker, atzo, larunbata, ustezko egilea atxilotu egin zuten, delitu-aurrekari ugari eta errekisitoria judizialak zituen gizona. Atxilotua Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utzi dute.