Errefuxiatuei eta migratzaileei laguntzeko LGTBI+ Fenix elkarteari harrera egin dio Alfaro lehendakariordeak

PRUEBA

Nafarroako Gobernuko hirugarren lehendakariorde eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketarako kontseilari Begoña Alfaro errefuxiatuei eta migratzaileei laguntzeko Fenix elkarteko hiru kiderekin bildu da gaur goizean. Sustapen jarduera hori eta beste batzuk egiteko, 7.500 euroko esleipena lortu du aurten Migrazio Politiketarako Zuzendaritza Nagusiaren Ayllu Zerbitzuaren dirulaguntza deialdi batetik.