PRUEBA
Getarian gaur goizean eratu da Euskal Autonomia Erkidegoko hirugarren Portuko Udal Kontseilua, Amaia Barredo sailburuak Eusko Legebiltzarrean zehaztu zuen bezala. Eusko Jaurlaritzak joan den irailean onartu zuen Portuko Udal Kontseiluak eratzeko dekretua. Portuen arloko kide anitzeko aholkularitza-, kontsulta- eta eztabaida-organoak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak erabiltzen dituen eskumenen esparruan.
“Portu batek hartzen duen espazio fisikoa hori kokatuta dagoen udalerriaren zati da, eta lotura estua du kokatuta dagoen kostaldeko herriko bizitza sozial, kultural eta ekonomikoarekin. Bertan hainbat interes daude, eta arlo ezberdinetako gizarte-eragileak elkartzen dira”, aipatu du Leandro Azkuek, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Portuetako eta Itsasertzeko zuzendariak.
Getariako Portuko Kontseilu berria eratzeko ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Leandro Azkue, Koldobika Goitia eta Edurne Egaña eta Haritz Alberdi alkatea izan dira. Foro horretan hartzen diren erabakiak ez dira lotesleak izango, eta Euskadiko portu bakoitzean esku hartzen duten eragileentzat interesgarriak diren gaiak aztertzeko eta eztabaidatzeko elementu interesgarria izango da.
Portuko Udal Kontseiluak honako portuetan eratzen ari dira: Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia. Mutrikukoa, Ondarroako eta Getariakoa eratu ondoren, datozen asteotan, 2024a amaitu arte, jada deituta daude Elantxobeko eta Eako Portuko Udal Kontseiluak. 2025eko lehenengo hiruhilekoan, gainerako kontseiluak deituko dira: Hondarribia, Donostia, Orio, Zumaia, Deba, Lekeitio, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia.
24_0647 Ingresa en prisión el joven detenido por la Ertzaintza acusado de agredir física y…
Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean, asteartea, Oionen, larderiaz lapurreta egitea egotzita,…
PRUEBA Dualia Arrasaten kokatutako enpresa bat da, eta interpretazio eta itzulpen profesionaleko zerbitzuak eskaintzen…
PRUEBA Tranbiaren Konpainiako txoferra duela 39 urte poliziaren ekintzak eragindako biktima izan zen, eta…
PRUEBA Aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimena da, eta 74.000 €-ko inbertsioa ekarri du. Txaparrene…
PRUEBA B-WOMENIN Global “Meeting & Expanding 2024” programa urteko seigarren eta azken saiora heldu…