Nafarroako Gobernuak bi lankidetza-hitzarmen sinatu ditu metalaren sektorean eta ibilgailuak konpontzeko tailerretan lan-istripuak murrizteko

PRUEBA

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak lankidetza-hitzarmen bana sinatu du Nafarroako Metaleko Enpresa Txiki eta Ertainen Elkartearekin (APMEN) eta Nafarroako Ibilgailuen Konponketarako eta Lantegien Elkartearekin (ANTRV), sektore horietan lan-istripuak murrizteko jarduerak elkarrekin garatzeko. Ekimenaren helburua prebentzioaren kultura sustatzea da, eta garatu beharreko ekintzak Nafarroako Lan Osasuneko Ekintza Planean, Nafarroako Lan Plan Autonomoan eta Nafarroako Enplegu Planean lan-segurtasunaren arloan deskribatutako estrategiaren barruan kokatzen dira.