Ertzaintzako agenteek 23 urteko gazte bat atxilotu dute, hil honen hasieran Getxon emakume edadetu batek indarkeriaz jasandako lapurreta batengatik. Egilea biktima bizi den eraikineko igogailuan sartu zen, eta urrezko kate bat indarrez kendu zion. Emakumea ospitalera eraman behar izan zuten erasoan eragindako lesioen ondorioz.
Salaketaren arabera, gertakariak hil honen 4ko arratsaldean gertatu ziren, biktima Getxoko udalerriko kale batean zuen etxera itzultzen ari zenean. Etxera igotzeko igogailura sartzera zihoala, gazte bat sartu zen haren atzetik. Igogailua martxan jarri bezain laster, honek bultza egin zion eta lurrera bota zuen, ahoa estaliz, lepoan zeraman urrezko katea indarrez kentzeko. Lapurreta burutu ondoren, handik ihes egin zuen.
Emakumea zauritu egin zen erasoan, eta anbulantzian ospitalera eraman behar izan zuten, eragindako lesioak artatzeko.
Delitu horren berri izan ondoren, Getxoko ertzain-etxean hura argitzeko beharrezko ikerketak hasi ziren. Horrela, ustezko egilea identifikatu ahal izan zuten, eta atzo, osteguna, atxilotu zuten.
Indarkeriazko erasoak
Azken urtean beste hiru aldiz atxilotu dute, horietako bi nagusitasun fisikoa eta indarkeria erabiliz egindako lapurretengatik. Gaur goizean, ostirala, epailearen esku utzi dute.