Categorías: albisteak-berriak

Santurtzi, ibilgailu baten leihatilatik kilo erdi haxix bota dituzte Ertzaintzaren patruila batek geldiarazi dituenean


24_0651 Santurtzi, ibilgailu baten leihatilatik kilo erdi haxix bota dituzte Ertzaintzaren patruila batek geldiarazi dituenean

Santurtzi, ibilgailu baten leihatilatik kilo erdi haxix bota dituzte Ertzaintzaren patruila batek geldiarazi dituenean

Servicio de prensa

2024-11-29

Ertzaintzako agenteek 33 eta 34 urte bitarteko lau gizon atxilotu zituzten atzo arratsaldean, osteguna, Santurtzin, droga-trafikoko delitu baten ustezko egileak direlakoan. Inplikatuak ibilgailu batean zihoazen, eta leihatila batetik bostehun gramo haxix zituen poltsa bat bota zuten patruila bat ikusi zutenean.

Atzo arratsaldeko zazpiak eta hogei aldera, Muskizko ertzain-etxeko dotazio batek, Santurtziko Peñota auzoan herritarrak babesteko eginkizunak betetzen ari zela, ibilgailu bat modu aldrebesean eta itxuraz norabide argirik gabe zihoala ikusi zuen. Gauzak horrela, patruilak beste hiru lagun zeramatzan autoko gidariari esan zion gertuko aparkaleku batera eramateko, identifikatzeko.

Aipatutako aparkalekura sartu bezain laster, ertzainak ohartu ziren ibilgailuaren barrutik poltsa bat jaurtitzen ari zirela leihatiletako batetik. Bertan, ustez haxixa den substantzia marroi baten bost tableta zeudela egiaztatu ondoren, guztira bostehun gramokoak, laurak atxilotu zituzten droga-trafikoaren ustezko delitu bat egotzita.

Atxilotuetako bati arropen artean hainbat substantzia zeramatzaten beste bilgarri batzuk ere atzeman zizkioten. Atxilotuak epailearen aurrean aurkeztuko dira, polizia-eginbideak amaitu ondoren.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra atxilotu zuen

25_0291 Gasteiz, zerbitzutik kanpo zegoen ertzain batek oinezko bati telefono mugikorra lapurtu berri zion lapurra…

7 horas hace

Tolosan atxilotu dute bi gizoni objektu zorrotz edo arma zuri batekin eraso egiteagatik

Ertzainek 21 urteko gazte bat atxilotu dute bart gauean Tolosan, beste bi gizoni, segur aski…

10 horas hace

El Ayuntamiento de Donostia condena la agresión sufrida por un conductor de Dbus

El pasado domingo, 27 de abril, un conductor de Dbus fue agredido, un hecho que…

10 horas hace

Osakidetza mantiene las intervenciones y consultas programadas

El Departamento de Salud ha confirmado que, a pesar del apagón eléctrico masivo ocurrido ayer…

10 horas hace

El transporte público va recuperando la normalidad tras el apagón

Uno de los mayores problemas vividos ayer durante y después del apagón masivo se dio…

10 horas hace

Kontsumobide explica los derechos de las personas consumidoras ante el apagón sufrido

¿El apagón eléctrico masivo que afectó ayer a toda la Península Ibérica te ha producido…

10 horas hace