Categorías: albisteak-berriak

Gabon hauetan, anezka zerbitzua Illunbeko aparkalekutik hiriko erdialdera

PRUEBA

Datorren ostiralean, abenduak 6, hasi eta urtarrilaren 5era arte

Datorren ostiralean, abenduak 6, hasi eta urtarrilaren 5era arte, Gabonak eta Gabon aurreko asteak direla-eta, Dbusek eta Donostiako Udalak, Mugikortasun Departamentuaren bitartez, autobus anezka jarriko dute berriro, Illunbeko aparkalekua eta hiriko erdialdea lotzeko.

Lehen asteetan, zerbitzua asteburuetan eta jaiegunetan eskainiko da. Abenduaren 21etik aurrera, zerbitzua egunero eskainiko da, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan ez baita zerbitzurik egongo.

Zerbitzuaren datuak

Anezka-zerbitzuak:

  • 20 minutuko maiztasuna izango du
  • Abenduaren 6ko, 7ko, 8ko, 14ko eta 15eko asteburuetan
  • Abenduaren 21etik urtarrilaren 5era bitartean egunero eskainiko da zerbitzua (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, orduan ez baita zerbitzurik egongo)

Orain arte bezala, bi geltoki izango ditu:

  • Illunbeko geltokia: irteerak 11:00etatik 22:20ra, 20 minutuan behin
  • Mendeurreneko plazako geltokia: irteerak 11:10etik 22:30era, 20 minutuan behin.

Anezka zerbitzu honi, hiriko gainerako linea erregularretan ohikoak diren tarifak aplikatuko zaizkio zerbitzu horri, eta Dbusen onartutako edozein titulurekin ordaindu ahal izango dira: Mugi, BAT edo BARIK txartelak, gaur egun %50eko hobaria dutenak, San Sebastian Card, eta QR edo EMV titulu digitalak eta noizbehinkako bidaia txartela.

Bidaia garraio txartelarekin edo EMV txartelekin ordaintzen dutenek auzo guztietara doako transbordoak egin ahal izango dituzte Dbuseko sarean. Era berean, garraio txartelik ez duten bisitariek QR kodea duen bidaia txartel berria eskuratu ahal izango dute, Dbuseko app ofizialaren bitartez, zeina iOS eta Androiderako eskuragarri dagoen. Bidai txartel horrekin, Dbuseko sare osoan nahi beste bidaia egin ahal izango dituzte, bidaia txartela erosi eta hurrengo 30 minutuz, 24 orduz edo 48 orduz.

Autobus %100 elektrikoa

Illunbetik hiri erdialdera joan-etorriak egingo dituen ibilgailua 12 metroko autobus bat da, %100 elektrikoa eta zero igorpenekoa. MAN Lions City 12e modeloa da, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren Helmugetako Jasangarritasun Turistikoaren ezohiko deialdiaren barruan erosi da, Next Generation Europako funtsek finantzatuta.

Informazio gehiago behar izanez gero, kontsultatu www.dbus.eus helbidean edo deitu 900 840 146 telefono zenbakira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gizon bat atxilotu dute Basaurin, herritar bati arma batekin mehatxu egiteagatik eta agintaritzaren agenteen aurka atentatua egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 38 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Basaurin, pertsona bati pistola batekin…

42 mins hace

Donostia, Gizarte Ekonomiaren Abangoardiako Hubaren egoitza

binary comment Aurkezpen ekitaldia Miramar Jauregian egin da Donostiako Miramar Jauregia aukeratu du Gizarte Ekonomiaren…

4 horas hace

Mariakak bere barne kudeaketa eta finantzak sendotu ditu Hazinnovaren eskutik – SPRI

Cuchillas y Discos Industriales Mariaka Laudioko (Araba) enpresa bat da, eta 60 urte baino gehiago…

4 horas hace

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”

Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen sailak irtenbide integralak eskaintzen ditu enpresa, administrazio publiko eta pertsonentzat,…

4 horas hace

300 saltokik parte hartuko dute ‘Gure Donostia’ ekimenean, erakusleihoak apaintzeko

Egun hauetan Danborradarekin zerikusia duten esaldi ikonikoak erakutsiko dituzte San Sebastian eguna dela eta, herriko…

4 horas hace

El Fondo de Carbono Voluntario de Gipuzkoa lidera la regeneración de la regata Antziola en Hernani

Con la inauguración del Proyecto de Restauración Hidromorfológica y Ambiental de la Regata Antziola a…

4 horas hace