Categorías: albisteak-berriak

La Siebeko frontoiak estalki bat izango du, euria egiten duen egunetan ere tokia erabili ahal izateko

PRUEBA

Barakaldoko Udalak legegintzaldi berri honetan ezarritako helburuetako bat da auzoetan kirol-gune eta jolas-gune estaliak sortzea, auzoko kolektiboek garatutako jolas-jarduerak har ditzaten. Ekimen honen bidez, herritarren arteko topaguneak sortu nahi dira. Gurutzeta auzoko bizilagunen eskariak jasota, Udalak estalki bat diseinatu du La Siebeko pilotalekurako; proiektu hori dagoeneko kontratatuta dago, eta gehienez 600.000 euroko aurrekontua du.

La Siebeko frontoian estalki bat sortzea Amaia del Campo alkatearen taldeak Beti Barakaldo! gobernu programan hartutako konpromisoetako bat da. Zehazki, 371,59 metro karratu kirol-espazio estaliko dira, inguruko etxebizitzei ahalik eta ikus-inpaktu txikiena eragingo dien diseinuarekin. Irtenbidea bi isurkiko estalkia da, oinplano angeluzuzenekoa, 12,10 metroko zabalerakoa eta 30,71 metroko luzerakoa, zeharkako profila mantentzen duena, asimetrikoa, ezkerreko hormaren aldeko isurialdearekin, altuagoa eta estuagoa. Estalkiaren eta itxitura bertikalaren egitura zeharkako 4 arkupek osatzen dute. Eta estalkia bera oihal opaku eta zeharrargitsuz osatuta egongo da.

Estalkiaz gain, frontoia bera berritzea ere aurreikusten da proiektuan, egiturazko patologia puntualak baititu.

«Auzokoentzako topalekua da, pilotalekua, saski-naski gunea, skate gunea… Estalki bat jartzean lortu nahi dugun helburua auzoan zerbitzu berri bat sortzea da, ez bakarrik kirola egiteko orduan, baita jolasteko orduan ere, baita euri-egunetan babesa emango duten kultura- eta aisialdi-jarduerak antolatzeko orduan ere. Azken finean, kalean gozatzeko auzoaren aukerak zabaltzea da «, adierazi du Jon Andoni Uria Auzoetarako eta Hirirako Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Une honetan, kontratazioan dago proiektua. Eskaintzak jasotzeko epea amaitu eta kontratua sinatzen denean, obrak, gutxienez, 6 hilabeteko egikaritze-epea izango du. Obrak datorren urteko lehen hiruhilekoan has daitezke.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

5.000 haur baino gehiagok kolorea emango diote San Sebastian egunari

45 konpainiak parte hartuko dute urtarrilaren 20ko desfilean eta beste hainbat danborradak auzoak girotuko dituzte…

48 mins hace

Goi-teknologiako bederatzi enpresa berri eratu dira Basque Tek Ventures egitasmoari esker

Azken bi urteotan, bederatzi enpresa berri eratu dira SPRI Taldearen (Eusko Jaurlaritzaren enpresa-agentzia) Basque Tek…

48 mins hace

Eusko Jaurlaritzaren Deskarbonizazio Industrialaren programak inbertitutako euro publiko bakoitzeko ia bost euroko enpresa-inbertsioak bultzatzen ditu

  Aurreikuspenen arabera, CO2 isurien murrizketa 1,45 milioi tona ingurukoa izango da eta lehengaien kontsumoa…

48 mins hace

Brasilgo industria siderurgikoari buruzko txostena: funtsezko merkatua euskal enpresentzat – SPRI

Brasilek, Latinoamerikako altzairu ekoizle nagusia eta mundu mailako bederatzigarrena den aldetik, funtsezko zeregina du siderurgia-merkatu…

48 mins hace

Mikel Jauregi sailburuaren eta Maider Etxeberria Gasteizko alkatearen arteko lan-bilera

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak Maider Etxebarria Gasteizko alkatearekin lan-bilera egin du.…

48 mins hace

Gripearen intzidentziak Euskadin garai honetan gertatu ohi den igoerarekin jarraitzen du

Gripearen intzidentziak (80,2 kasu 100.000 biztanleko) garai honetan eman ohi den goranzko ereduari jarraitzen dio…

48 mins hace