Categorías: albisteak-berriak

Mongar, lau hamarkada Bizkaiko galdaragintzari eskainiak

PRUEBA

Calderería Mongar Bizkaiko enpresa bat da, eta honako lan hauek egiten ditu: hodi-instalazioak, tankeen fabrikazioa, presiozko ekipoak, deposituak, egiturak eta makinak, eta, horrez gain, instalazioak mantentzeko lanak eta metalezko egiturak fabrikatzeko eta muntatzeko lanak. 

Sergio Lópezek eta bere bazkide Julen Monederok, lanbidez ingeniariak, 2022an erostea erabaki zuten, eta, gaur egun, enpresaren jabe berriak dira, aurrekoek erretiroa hartzeagatik utzi baitzuten. Lópezek azaldu duenez, “bai nire bazkidea eta bai ni teknikariak gara, eta esperientzia handia dugu proiektuak bulego teknikoan egiteari dagokionez, baita galdaragintzako fabrikazio-prozesuei dagokienez ere. Hortaz, uste genuen duela 40 urtetik martxan zegoen enpresa bati gure ezagutzak emateko aukera zela”. 

Urte hauetan, Lópezek dio enpresak hainbat erronkari aurre egin behar izan diela. Adibidez, lanen bilakaera, etengabeko hobekuntza, kalitate-politikak, merkatu berrien irekiera, bezeroen sendotzea edo belaunaldien arteko erreleboa. 

“Gaur egun, galdaragintzako enpresa gutxik dute hain ibilbide profesional luzea; izan ere, krisialdi ekonomikoen eta finantzaketa-krisien ondorioz, horietako asko itxi egin dira”, adierazi du Monederok. Gaineratu duenez, “geratzen garenok, bezero sendoentzako lanak egiten ditugu, eta, gaur egun, sail teknikoak eta kalitatezkoak garatzen saiatzen ari gara, merkatu berrietara zabaltzeko eta bezero berriak erakartzeko”. 

Calderería Mongarrek eskaintzen dituen zerbitzuen artean honako hauek daude: hoditeria-tailerreko lanak; presiozko andelak eta biltegiratze-tankeak; metalezko egiturak eta makineria, baita hodi-instalazioen muntaketa ere; ponpaketa-ekipoak; andelen instalazioak eta metalezko egituren muntaketa. Halaber, fabriketarako mantentze-lanak eta muntaketa egiten ditu. 

Bezeroei dagokienez, normalean zonaldekoak izaten dira, baina inguruan egoitza duten atzerriko enpresa multinazionalekin ere aritzen da lankidetzan. Adibidez, Ur Partzuergoarentzako instalazio-lanak egin ditu araztegi eta edateko uren araztegietan, eta metalezko egiturak erakunde publiko eta pribatuentzat. 

Etorkizunari begira, Calderería Mongaren bi helburu nagusiak lantegiko eta bulego teknikoko langileen plantilla handitzea eta, I+Gri dagokionez, merkaturako produktu berriak garatzea dira. “Hondakin-urak tratatzeko ekipo baten garapen-fasean gaude, eta plataforma desmuntagarri batzuk ere sortzen ari gara”, ondorioztatu du Lópezek. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik

25_0026 Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik Ertzaintzak obus bat erretiratu du…

5 horas hace

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioan, denboraren kontzeptuari buruzko hausnarketak proposatzen dira

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film…

5 horas hace

Zarauzko Emakumeen Etxearen ekimenak

Gabonetako geldialdiaren ondoren, Emakumeen* Etxearen jarduna bueltan da eta 2025 urte honen lehen erdirako antolatu…

5 horas hace

28.000 bizikletatik gora daude Zarautzen

Jakina da Zarautzen eta zarauztarren elementu adierazgarrietako bat herrian egiten den bizikleten erabilera zabala dela.…

5 horas hace

Zarauzko Amalur parkean 70 zuhaitz landatu dira

Amalur Landu partehartze prozesua gauzatzearekin batera, Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzua Salberdin urbanizazio proiektuaren baitan jasota…

5 horas hace

Jesus Carrera fusilatua izan zenetik 80. urteurrena dela eta zenbait ekitaldi antolatu dira

Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarra fusilatua izan zenetik 80 urte beteko dira ostegun honetan, urtarrilaren 16an.…

5 horas hace