Categorías: albisteak-berriak

Nerea Melgosak EUDELeko eta hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusietako lehendakariei helarazi die ijito-herriarekiko errekonozimenduaren eta bizikidetzaren adierazpen instituzionala

PRUEBA

Euskal erakundeek neurri zehatzak sustatu behar dituzte ijitoek Euskadin egiten duten ekarpena ikusaraztea sustatzeko, eta pertsona horiek gizartean, politikan eta kulturan erabakiak hartzeko foro eta guneetan izaten direla eta parte hartzen dutela ziurtatzeko

Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak EUDELeko eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariei helarazi die Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito-herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako kontseiluak berriki onartu duen ijito-herriarekiko errekonozimenduaren eta bizikidetzaren aldeko eta antigitanismoaren aurkako adierazpen instituzionala.

Horretarako, Nerea Melgosa Esther Apraiz EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteko lehendakariarekin, Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako lehendakariarekin, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariarekin eta Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarekin elkartu da.

Bilera horiek azken aste honetan egin dira. Horietan, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak berriki onartu den ijito-herriarekiko errekonozimenduaren eta bizikidetzaren aldeko eta antigitanismoaren aurkako adierazpen instituzionala helarazi die erakunde horien ordezkariei. Euskadiko proiektu sozial eta politikoak egungo euskal gizartea osatzen duten identitate guztiak barne hartzea helburu duen dokumentua da.

Dokumentu hori Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito-herriaren erabateko sustapenerako eta partaidetza sozialerako kontseiluaren osoko bilkurak sustatu du. Organo horrek ijitoen elkarteak eta ijitoen aldeko elkarte eta organizazioak elkartzen ditu Euskadiko administrazio publiko guztien ordezkariekin.

Adierazpen berri hori 2022-2026 aldirako Ijito Herriarekiko Euskal Estrategiaren barruan kokatzen da, eta kolektiboak jasaten duen diskriminazio historikoa eta egiturazkoa gainditzen lagundu nahi du. Alde horretatik, adierazpenak azpimarratzen duenez, Euskadik “erkidego politiko eta sozial aurreratua, demokratikoa, anitza eta inklusiboa izan nahi du, nortasun propioa duen ongizate-gizarte ireki bat eraikitzeko, pertsona guztiek giza eskubideak erabat errespetatuta eta bermatuta izan ditzaten”.

Dokumentuak funtsezko hainbat kontzeptu biltzen ditu, eta horien artean proiektu komuna eta elkarrekiko aitorpena nabarmentzen dira. Ijito Herriaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurak “askatasun-, berdintasun- eta justizia-balioetan” oinarritutako Euskadi “anitz, inklusibo, aurreratu eta demokratiko baten” alde egiten du, identitate ezberdinak, bereziki “Euskadiren berezko elementu historikoak, hala nola, euskara, eta Euskal Ijito Komunitatearenak berarenak” elkarrekin harmonian bizitzeko aukera emango duena.

Adierazpen horren ondorioz, euskal erakundeek neurri zehatzak sustatu behar dituzte ijitoek Euskadin egiten duten ekarpena ikusaraztea sustatzeko, eta pertsona horiek gizartean, politikan eta kulturan erabakiak hartzeko foro eta guneetan izaten direla eta parte hartzen dutela ziurtatzeko. Era berean, aldarrikapen-jaiak ere sustatu behar dira. Horrela, erakundeen ordezkari nagusiek, herritar guztiekin, eta, bereziki, ijitoa ez den herritarren gehiengoarekin, aldarrikatu, ospatu eta partekatu behar ditu apirilaren 8ko Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna eta azaroaren 16ko Ijito Herriaren Euskadiko Eguna.

Bereziki, euskal erakundeek aurrera egin behar dute euren politiketan, eta, ikuspegi intersekzionaletik, eraginkortasunez ezarri eta erregulartasunez ebaluatu ahal izango diren helburuak, adierazleak eta neurriak jasoko dituzten plan eta estrategia berriak ezarri behar dituzte, arreta bereziki euskal gizartean ijito ez den gehiengoaren komunikazioan, prestakuntzan eta sentsibilizazioan jarriz.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Laudion atxilotu dute drogarekin trafikatzeagatik

Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu du Laudion, osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik. Lonja…

11 horas hace

Gizon bat atxilotu dute Basaurin, herritar bati arma batekin mehatxu egiteagatik eta agintaritzaren agenteen aurka atentatua egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 38 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Basaurin, pertsona bati pistola batekin…

14 horas hace

Donostia, Gizarte Ekonomiaren Abangoardiako Hubaren egoitza

binary comment Aurkezpen ekitaldia Miramar Jauregian egin da Donostiako Miramar Jauregia aukeratu du Gizarte Ekonomiaren…

17 horas hace

Mariakak bere barne kudeaketa eta finantzak sendotu ditu Hazinnovaren eskutik – SPRI

Cuchillas y Discos Industriales Mariaka Laudioko (Araba) enpresa bat da, eta 60 urte baino gehiago…

17 horas hace

Marijo Pagalday (Mondragon Korporazioa): “Gure helburua balio kate osoa hartzen duen 360º digitalizazioa eskaintzea da”

Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen sailak irtenbide integralak eskaintzen ditu enpresa, administrazio publiko eta pertsonentzat,…

17 horas hace

300 saltokik parte hartuko dute ‘Gure Donostia’ ekimenean, erakusleihoak apaintzeko

Egun hauetan Danborradarekin zerikusia duten esaldi ikonikoak erakutsiko dituzte San Sebastian eguna dela eta, herriko…

17 horas hace