PRUEBA
MIN KRONIKOA – LEHEN MAILAKO ARRETA
Osakidetzako Lehen Mailako Arretako Minari Aktiboki Aurre Egiteko Unitateak, lehen jarduera-urtean, min kronikoren bat duten 768 paziente artatu ditu guztira; batez ere, fibromialgia, bizkarreko mina edo migraina dutenak. Osakidetzak 2023ko azaroan jarri zuen martxan zerbitzu hori esperientzia pilotu gisa, zehazki Gasteizko Salburuko osasun-zentroan, gerora Lehen Mailako Arretako sare osora zabaltzeko asmoz. Helburua da min iraunkorra duten pazienteen asistentzia hobetzea eta min hori ezabatzen saiatzea, edo, gutxienez, pairamena arintzea. Medikuek, erizainek eta fisioterapeutek osatzen duten Unitate aitzindari honek, Lehen Mailako Arretako zerbitzuak indartzen ditu. Hau da Osasun Sailaren helburua, pazientea ardatz hartuta.
Zerbitzu honetan tratatu diren pazienteen artean, gehienak emakumeak dira, 52 urteko batez besteko adina dutenak. Normalean, Lehen Mailako Arretako espezialistek deribatutako pazienteak izaten dira, bai Familiako Medikuntzatik, bai Erizaintzatik, baina ospitale-espezialitateetatik ere deribatzen dituzte, hala nola Erreumatologiatik, Traumatologiatik, Errehabilitaziotik, Minaren Unitatetik eta Neurologiatik.
Pazientea Minari Aurre Egiteko Unitatera iristen denean, elkarrizketa bat egiten zaio, eta, bertan, bere historia medikoa jasotzen da eta, galdetegi baten bidez, bere bizi-kalitatearekin lotutako hainbat alderdi ebaluatzen dira, bai eta minak egunerokotasunean nola eragiten dion ere. Informazioa bildu ondoren, esku-hartzea zertan datzan azaltzen zaio; taldeko esku-hartzea izaten da, gehienetan.
Zehazki, esku-hartzeak Minaren Zientziako Hezkuntzan (MZH) oinarrituta daude; fibromialgiaren edo bizkarreko minaren kasuan, ariketa terapeutikoarekin konbinatuta. Esku-hartzeak bi orduko 16 saio ditu. Migrainaren kasuan, esku-hartzeak 2 orduko 6 saio ditu.
Lehen urte honetan Araban Minari Aktiboki Aurre Egiteko Unitatean baloratutako 768 pazienteetatik, 189k dagoeneko amaitu dute tratamendua, eta 202, berriz, egiten ari dira.
MINARI BURUZKO JARDUNALDIA
Hain zuzen ere, aitzindaria den Arabako ESIko Minari Aktiboki Aurre Egiteko Unitate hau gai nagusietako bat izango da Osakidetzak bihar Bilbon abenduaren 3rako antolatu duen ekitaldian: Minari buruzko VII. Jardunaldia: Gaiari heltzeko ikuspegi berriak. Jardunaldiaren xedeetako bat da zabaltzea mina duen pertsonari arreta emateko begirada integrala eta diziplinartekoa, eta, hain zuzen ere, profesionalei, klinikoei zein kudeatzaileei zuzenduta dago.
Unitatea Lehen Mailako Arretako zerbitzu-zorroaren barruan dago, beraz, horren aurkezpena bertako profesionalek egingo dute: medikuek, erizainek eta fisioterapeutek. Horrez gain, minari psikologiatik, neurologiatik edo pazienteen esperientziatik bertatik heltzeari buruzko beste gogoeta batzuk ere entzun ahal izango dira jardunaldian.
Minari nola heldu jakiteko VII. Jardunaldiaren inguruko informazio gehiagorako, kontsultatu egitaraua:
25_0027 Muxika, una persona fallecida tras ser atropellada por un vehículo Muxika, una persona fallecida…
25_0026 Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik Ertzaintzak obus bat erretiratu du…
Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film…
Gabonetako geldialdiaren ondoren, Emakumeen* Etxearen jarduna bueltan da eta 2025 urte honen lehen erdirako antolatu…
Jakina da Zarautzen eta zarauztarren elementu adierazgarrietako bat herrian egiten den bizikleten erabilera zabala dela.…
Amalur Landu partehartze prozesua gauzatzearekin batera, Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzua Salberdin urbanizazio proiektuaren baitan jasota…