PRUEBA
Ekimena Eusko Jaurlaritzak antolatutako “IV. topaketa udal-mailako babes zibileko boluntariotzarekin” jardunaldiaren barruan egin da.
Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordea buru dela, eta Joseba Zorrilla Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariak lagunduta, egin da “IV. Topaketa udal-mailako babes zibileko boluntariotzarekin”. Topaketa horretan aztertu da larrialdi batean kaltetutako pertsonei arreta psikologiko eta sozial egokia emateko beharra (zaurgarrienak lehenetsiz), erabakigarria baita gertaera bere biografian ahalik eta modurik osasungarrienean integratzeko.
Ekitaldian Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikaria eta psikologoa den Marian Velascok parte hartu du, eta azpimarratu du garrantzitsua dela larrialdietan esku hartzen dutenen autozainketa kontzientea mantentzea, bai haien osasun emozionala babesteko bai etorkizuneko gertakarietan beren lana ahalik eta ongien egiteko.
Alde horretatik, Babes Zibileko Euskadiko Boluntariotzaren Aholku Batzordeak 2023ko abenduan egin zuen azken bileran agerian geratu zen bezala, era honetako topaketek aldeen arteko elkarrizketa suspertu behar dute eta kolektibo honek larrialdien eta babes zibilaren esparru orokorrean bere proiektuak eta proposamenak aurkeztea bideratu behar da.
BOLUNTARIOTZA EUSKADIN
Boluntarioen elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte-hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatua, konpromisoa eta kualifikazio altua lagungarriak dira gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa izateko.
Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko talde eta elkarteetan dauden Euskadiko boluntarioak, eta horiei batu behar zaie Gurutze Gorriari, DYAri, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeari, Euskal Espeleologoen Elkargoari eta VOST Euskadi Larrialdietarako Boluntario Digitalen Taldeari atxikitako boluntario multzo handia.
Ertzaintzako agenteek 38 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean Basaurin, pertsona bati pistola batekin…
binary comment Aurkezpen ekitaldia Miramar Jauregian egin da Donostiako Miramar Jauregia aukeratu du Gizarte Ekonomiaren…
Cuchillas y Discos Industriales Mariaka Laudioko (Araba) enpresa bat da, eta 60 urte baino gehiago…
Mondragon Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen sailak irtenbide integralak eskaintzen ditu enpresa, administrazio publiko eta pertsonentzat,…
Egun hauetan Danborradarekin zerikusia duten esaldi ikonikoak erakutsiko dituzte San Sebastian eguna dela eta, herriko…
Con la inauguración del Proyecto de Restauración Hidromorfológica y Ambiental de la Regata Antziola a…