Categorías: albisteak-berriak

Zarauzko zuhaitzak babesteko ordenantza

PRUEBA

Zarauzko Udalak, bere azaroko ohiko Udalbatzan, herriko Zuhaitzak Babestu eta Kudeatzeko Ordenantza onartu du. Dokumentu honek Osoko Bilkura osatzen duten talde guztien babesa izan du eta aho batez onartu da.

Ordenantza honen helburu nagusia Zarauzko espazio publikoan dauden berdegune eta zuhaitzak zaindu eta kontserbatzea da. Hori lortu ahal izateko, ordenantza honek hainbat araubide jasotzen ditu eta 2023an onartutako Lorazantzako Plan Zuzentzaileak aurreratutako neurriak zehazten ditu.

Dokumentu honen baitan biltzen dira herriko arboladian eragina izango duen edozein jarduketa egiterako garaian jarraitu beharreko pausu eta arauak, hala nola, zuhaitzen mantenua, zuhaitz berrien landaketa eta espezien aukeraketa eta beste hainbat neurri, urbanizazio- eta berrurbanizazio-proiektuetan.

“Zuhaitzak dira gure ondare naturalaren altxorrik preziatuenetakoak eta, hori hala izanik, gure betebeharra da ondo zaintzea eta kontserbatzea. Ordenantza honek herriko zuhaitzak babesteko eta zaintzeko dugun konpromiso sendoa erakusten du. Ordenantzak zuhaitzen kontserbazioa bermatuko duten baldintzak ezarri nahi ditugu eta, aldi berean, norbanakoen eta taldeen portaerak naturarekiko baloraziora eta errespetura bideratu”, azaldu du Iban San Martin (EAJ-PNV) Lorazaintzako zinegotzi arduradunak. “Dokumentu honen lanketa udal teknikari, alderdi politiko desberdin eta herriko eragile eta norbanakoekin egin da eta guztiek egindako ekarpenak jaso, aztertu eta gehitu dira, ordenantza aberastuz”.

Herriko arboladia garrantzia handiko elementua da, gure herri eta ingurumenaren etorkizuna hobetzeko. Lehenik eta behin, zuhaitzek airearen kalitatea hobetzen laguntzen dute, CO2 xurgatuz eta oxigenoa askatuz. Horrela, gure herria osasuntsuagoa eta bizigarriagoa bihurtzen da.

1700 zuhaitzetik gora landatu dira azken urteetan

Esan bezala, Zarauzko Udalak konpromiso argia dauka herriko arboladiaren babesa eta sustapenarekin eta horren adierazgarri garbia dira azken urteetan herriko hainbat puntutan egin diren landaketa berriak.

1700 zuhaiztik gora landatu ditu Udalak azken urteetan, urbanizazio berri zein bestelako tokietan:

–    Eguzki Izarra (Iñurritza) -> 410 zuhaitz.
–    Salberdin -> 600 zuhaitz.
–    Itxasmendi -> 120 zuhaitz.
–    Errotaberri -> 250 zuhaitz.
–    Frantzeskua -> 300 zuhaitz.
–    Aldapeta -> 80 zuhaitz.

Landaketa berriekin batera, erreposizioak ere egiten dira, aleren bat kendu beharra dagoen momentuan, gaixotasunagatik edota urbanizazio lanengatik, bere ordez beste ale bat landatzeko.

Landaketez gain, herrian zehar landaturik dauden aleen jarraipena eta zainketa ere nabarmentzekoa da. Zainketa honi esker, sendo eta sasoi onean hazten dira zuhaitzak eta euriteak eta haize bolada gogorrak direnean, zailagoa da lurrera edota errepide gainera erortzea.

Adibidez, joan den asteburuko haizeteetan, non, alerta laranja medio, Zarautzen 133 km/h-ko haize-ufadak neurtu ziren, 4 zuhaitz besterik ez zituen bota haizeak asteburu osoan.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gasteiz, atxilotu bat Ertzaintzak hainbat substantzia estupefaziente aurkitu ondoren pabiloi batean

Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…

9 horas hace

Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…

12 horas hace

Gorostizako Hockey eta Patinen pabiloiak grabazio sistema aitzindaria estreinatu du Euskadin, entrenamenduak monitorizatzeko eta partidak grabatzeko

Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…

1 día hace

DANAk kaltetutako Valentziako eremuentzat bizikletak

Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…

1 día hace

Psifiacosek plataforma berritzaile bat sortu du osasun mentalaren adierazleak urrunetik eta denbora errealean monitorizatzeko – SPRI

Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…

1 día hace

Kontsumobide recomienda realizar estos pequeños gestos para ahorrar en energía

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…

1 día hace