Bizkaiko Foru Aldundiak, adineko pertsonentzako 12 udal-egoitzarekin lankidetzan, Bertso Ardatz kultura-ekimena jarri du abian. Ekimenaren helburua da egoiliarren bizi-kalitatea eta gaitasun psikoemozionalak bertsolaritzaren bidez hobetzea, hau da, euskal kulturaren adierazpiderik esanguratsuenetako baten bidez.
Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatua eta Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako diputatua Durangoko udal-egoitzan egon dira gaur, Nerea Ibarzabal eta Ander Elortegi bertsolariek gidatu duten saioan.
Leixuri Arrizabalagak adierazi du bertsolaritza eta euskara gure kulturaren funtsezko zutabeak direla, eta adinekoen bizitza hobetzeko balio badute, hori ona dela gizarte osoarentzat.
Bestalde, Amaia Antxustegik adierazi duenez, saio horietan oroitzapenak eta bizipenak datoz burura, eta, gainera, konfiantzazko jai-giroa sortzen da egoiliarren, bertsolarien eta egoitzako langileen artean; horrek barne-harremanak hobetzen ditu eta oso onuragarria da maila emozionalean eta kognitiboan.
Hamabi egoitzak parte hartzen dute Bertso Ardatz-en
Foru Aldundiak lurraldeko udal egoitzei eskainitako ekimena herri hauetako egoitzetan garatzen ari da: Gernika, Dima, Orozko, Ondarroa, Zeberio, Lekeitio, Durango, Otxandio, Leioa, Bermeo, Sondika eta Amorebieta-Etxano.
Saio bakoitzean eskualde bereko bi bertsolarik hartzen dute parte, eta, esperientzia aberasteko, bertsolariak belaunaldi desberdinetakoak dira. Gainera, aldez aurretik, zentroetako dinamizazio-langileek aztertzen dute zer bertso zahar eta herri-kanta gustatzen zaien gehien egoiliarrei, eta horrela, esperientzia pertsonalizatuagoa eta esanguratsuagoa izango da.
Egoiliarrentzako eta zentroentzako onurak
Bertso Ardatz saioek onura ugari dituzte:
Bertsolaritzak euskal kulturaren protagonista aktibo bihurtzen ditu egoitzan bizi diren pertsonak, ikuspuntu ludiko batetik, eta haien parte-hartzea eta ongizatea sustatzen du.
Hasierako balorazio positiboak
Lehenengo saioak Leioan, Ondarroan, Orozkon eta Otxandion egin dira eta oso balorazio onak jaso dituzte langileen, zentroetako zuzendaritzaren eta egoiliarren aldetik, eta motibazio- eta konfiantza-giroa nabarmendu dute. Abenduan, saio gehiago egingo dira ekimen honetan parte hartzen duten gainerako egoitzetan.
Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…
25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…
Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…