24_0671 Donostian gizon bat atxilotu dute beste bati arma zuri batekin eraso egin ondoren
Donostian gizon bat atxilotu dute beste bati arma zuri batekin eraso egin ondoren
Prentsa Zerbitzua
2024-12-04
Gaur goizaldean, Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Donostiako Ulia mendian, giza hilketaren saiakera leporatuta, beste gizon bati arma zuri batekin mehatxu eta eraso egin ondoren. Zauritua ospitalera eraman behar izan dute lesioak artatzera.
Gaur, asteazkena, goizaldeko 06:00ak aldera, Ulia mendiko zuhaizti-eremu batean, pertsona batek laguntza eskatu dio bertatik igarotzen ari zen eta herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzako patruila bati.
Agenteak oinez joan dira berriemailearekin baso-eremu batera. Bertan gizon bat zegoen gaua pasatzen, eta kolpeak eta odola zerien ebakiak zituen gorputzeko hainbat ataletan. Zer gertatu zaion galdetu diotenean, biktimak adierazi du bertan zegoen beste gizon batek arma zuri batekin eraso egin diola, eta aurretik harekin eztabaida izan duela.
Ustezko erasotzailea giza hilketaren saiakeraren delitua eta arma zuriarekin mehatxu egitea leporatuta atxilotu dute, eta gero polizia-egoitzara eraman dute beharrezko izapideak hasteko. Horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.
Bestalde, biktima ospitalera eraman dute lesio larriak zituelako.