Abenduaren 10ean eta 11n bi mahai egingo dira Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren 2025-2028 Plan Estrategikoan parte hartzeko

PRUEBA

Abenduaren 10ean eta 11n bi mahai sektorial egingo dira Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren 2025-2028 Plan Estrategikoan parte hartzeko. Hain zuzen ere, kirolaren funtsezko arloetan oinarrituko dira, eta adituek, kirol-erakundeek, elkarteek nahiz publikoak oro har parte hartuko dute. Parte hartu nahi duten pertsonek PEDAFNavarra@techfriendly.es posta elektronikora idatz dezakete edota webgune honetan sartuta eman dezakete izena.