Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek bilaketa dispositibo bat ezarri dute Iurretan desagertutako gizon bat aurkitzeko

77 urteko gizonaren desagerpena atzo gertatu zen, Iurreta inguruan. Antza denez, desagertua goizean atera zen etxetik ogia eta egunkaria erostera joateko asmoz, eta ordutik ez da haren berririk izan.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek bilaketa-operatibo bat ezarri dute, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikariek koordinatuta. Dispositiboan Ertzaintzaren hainbat komisariatako patruilek, Mendi ataletako kideek, Bizkaiko suhiltzaileek, Euskadiko erreskate-txakurren taldeak, Gurutze Gorriko eta DYAko kideek eta boluntarioek parte hartzen dute. Kantabriako larrialdietako baliabideek ere laguntzen dute.

Gaurko bilaketa Iurreta eta Durango inguruan egiten ari dira, biktimak askotan erabiltzen dituen lekuetan, egunkaria erosi zuela jakinda, baina ez ogia, eta atzo 11:30ak aldera ikusi zuten azken aldiz, Durango bidegorritik oinez. 77 urteko gizon argal bat da, 180-185 cm-ko garaiera eta ile zurixka dituena. Kolore griseko jaka bigungarri bat zeraman soinean, galtza beltzak, zapata ilunak eta aterki beltz bat, desagertu zenean.

Jaitsi erantsitako dokumentua