Categorías: albisteak-berriak

Bilbao Zerbitzuak erakundeak bat egingo du liburu-bilketa solidarioarekin

Bilbao Zerbitzuak erakundeak, bigarren urtez jarrian, bat egingo du Zubietxe elkarteakLibu liburu-dendaren proiektuaren bidez, Erribera Merkatuan, abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra, antolatutako liburu-bilketa solidarioarekin. Hala, nahi dutenek dagoeneko behar ez dituzten liburuak eraman ditzakete Erribera Merkatuko zenbait lekutan jarriko diren edukiontzietara, bigarren bizitza bat izan dezaten.

Liburuak biltzeaz gain, abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela-eta, abenduaren 12an bertan, eguerdiko 12:00etanZubietxe elkartetik giza-kate bat egingo da merkatutik liburu-dendara, liburuak lokarri gisa baliatuta. Ekintza horren helburua da gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak ikusaraztea eta benetako ikasketa-, lan- eta integrazio-guneen aldeko apustua egitea.

Hitzorduan hirugarren sektoreko hainbat elkartek, inguruko ikastetxeek eta Ibaiondo barrutiko herritarrek hartuko dute parte, baita Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Álvaro Pérez Alonsok ere. Azken horrek gogorarazi duenez, “aurtengoa ekimen hau babestuko dugun bigarren urtea izango da, eta espero dugu kultura eta irakurketa lotura gisa darabiltzan sentsibilizazio- eta jasangarritasun-proiektu solidario honen erakusleiho eta sostengu izango dela”.

2015. URTEAZ GEROZTIK

Libu liburu-denda 2015ean sortu zen, Zubietxe elkartearen eskutik. Elkarteak hiru hamarkada baino gehiago daramatza gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak zaintzen. Kultura herritarren eskura jartzea du helburu; horregatik, partikularren eta erakundeen dohaintzez hornitzen da, eta liburuak hiru euroko arrazoizko prezioan saltzen ditu.

Urte hauetan zehar, idazketa- eta irakurketa-tailerrak, liburuen aurkezpenak, ipuin-kontalariak, kontzertuak, haurrentzako eta helduentzako tailerrak eta zenbait hitzaldi egin dira, gizarte-sektore askoren parte-hartzearekin.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Gorostizako Hockey eta Patinen pabiloiak grabazio sistema aitzindaria estreinatu du Euskadin, entrenamenduak monitorizatzeko eta partidak grabatzeko

Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…

13 horas hace

DANAk kaltetutako Valentziako eremuentzat bizikletak

Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…

13 horas hace

Psifiacosek plataforma berritzaile bat sortu du osasun mentalaren adierazleak urrunetik eta denbora errealean monitorizatzeko – SPRI

Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…

13 horas hace

Kontsumobide recomienda realizar estos pequeños gestos para ahorrar en energía

El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…

13 horas hace

Las obras de acceso desarrolladas en el parque industrial de Itziar-Deba impactan positivamente en la competitividad de las empresas

Eider Mendoza, diputada general de Gipuzkoa, ha podido comprobar de primera mano el impacto positivo…

13 horas hace

El Ayuntamiento de Bilbao impulsa una nueva edición de ‘Bilbao Distrito Jazz’ con 6 conciertos que acercarán el género a los barrios

Las actuaciones se desarrollarán en el Conservatorio J.C. Arriaga, la Biblioteca de Bidebarrieta, el instituto…

13 horas hace