Bilboko Gabonetako Merkatu tradizionalak ireki ditu ateak, Udalak antolatu eta sustatzen duen #BilbaoGabonak proiektuaren barruan. Aurtengo edizioak, berrikuntza gisa, iaz baino 5 etxola gehiago ditu, 26 postu guztira, guztiak ere Gabonetako produktu tipikoak saltzen dituztenak: elikadura, moda, jostailuak, dekorazioa, osagarriak… Azpimarratzekoa da ekimen honen helburu nagusia Bilboko tokiko merkataritzaren jarduera sustatzea dela, Gabonetako kontsumorako produktuen eskaintza bilbotarrei eta Gabonetan hirira datozen turistei hurbilduz.
Erripako kaian dago kokatuta, Gabonetako jardueren gune nagusietako batean, eta gaurtik, abenduak 5, urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik. Ordutegia 11:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 21:00etara izango da ikusgai, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, egun horietan merkatua itxita egongo baita.
Hauek dira aurtengo Gabonetako Merkatuan 26 etxoletako batean egongo diren saltokiak: Princess Courts, Xaboi, Arce Tocados Bilbao, Revoluciona Taller de Cuero, Insphyria, Bilbo Dulce Salado, El Gallo de Oro, Vintique, Lakarola Kintana, Bazar Rif, Delitxia, Kiliken Euritakoak, La Tallerteka, Ositos con Alcohol, Libera, Magora Bakery, Flores para Venus, Kai Denda, Licores Lujo, Tu Bola de Navidad, Fefa, Estudio 14, Ker Fatou, Polvorones Solokoetxe, Bizkorna eta Accesorios Oli.
Horrela, Gabonetako Merkatuak Bilboko kultura eta aisialdi eskaintza osatzen du, eta aurten ere haurrentzako «Gabonetako ametsen faktoria» gunearen eta sei erraileko izotz-txirrista sintetiko handiaren ondoan kokatzen da, umeentzako jarduera ugarirekin. Horrela, Bilbo Gabonetan aisialdiko, kulturako eta merkataritzako erreferente gisa sendotzea lortzen da.
25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…
Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…
Eider Mendoza, diputada general de Gipuzkoa, ha podido comprobar de primera mano el impacto positivo…