Gasteiz, bi atxilotu aparkatuta zeuden kamioi batzuetatik gasolioa lapurtzeagatik


24_0680 Gasteiz, bi atxilotu aparkatuta zeuden kamioi batzuetatik gasolioa lapurtzeagatik

Gasteiz, bi atxilotu aparkatuta zeuden kamioi batzuetatik gasolioa lapurtzeagatik

Prentsa Zerbitzua

2024-12-10

Ertzaintzako agenteek 21 eta 18 urteko bi gazte atxilotu dituzte Gasteizen, indarra erabiliz lapurtzea egotzita, Jundizen aparkatuta zeuden bi kamioitatik gasolioa lapurtu ondoren.

Gaur, asteartea, 01:30ean, Herritarren Babeserako patruila batek bi gazte ikusi ditu kamioi baten ondoan, Jundizeko industrialdean, Gasteizen.

Polizia-baliabideak ikusi duenez, bi gizonezkoek xurgatze-bonba bat eta 25 litroko bi bidoi zituzten, bakoitza gasolioz beteta. Ertzainek egiaztatu dute aparkatuta zeuden bi kamioik beren erregai-andelen itxiturak behartuta zituztela, tapoiak lurrean zeudela. Handik gertu bi gazteen autoa zegoen, eta haien maletategian antzeko beste bi bidoi aurkitu dituzte, gasolioz beteta. Bihurkin bat ere aurkitu dute, zeinarekin egileek gordailuen itxiturak behartu zituzten.

Hori dela eta, agenteek bi pertsonak atxilotu dituzte, indarra erabiliz lapurtzea egotzita. Gaur goizean, atxilotuak Gasteizko Guardiako Epaitegiaren esku utzi dituzte.