Categorías: albisteak-berriak

Ironsys, segurtasun aurreratua eta automatizazio industriala eskaintzen dituen ingeniaritza

Ironsys 2024 hasieran sortutako ingeniaritza teknologikoa da, Irontec taldearen parte da eta Bilbon kokatuta dago. Bere jarduera segurtasun handiko sistema teknologikoen garapenean oinarritzen da, teknologia berria duten elementuak eta ikusmen eta automatizazio industrialarekin lotutako sistemak garatuz. Taldeko arduradunek merkatu gune bat identifikatu dute soluzio horiek etxebizitza eta industria sektoreetan ezartzeko. 

Lehenengoan, Ironsysek batez ere familia-bakarreko etxebizitzetarako segurtasun sistemak jorratzen ditu. Etxebizitza bakoitzerako pertsonalizatutako proiektu horietan, enpresak hainbat teknologia erabiltzen ditu, hala nola, perimetroa zaintzeko sistemak Adimen Artifizialarekin edo irudi termikoko teknologiarekin. Horrez gain, zibersegurtasunari garrantzi handia ematen dio, bezero horiei beren datuen eta informazioaren beharrezko pribatutasuna emateko. Halaber, segurtasun- eta bideo-soluzioak eskaintzen dituzte Smart city, administrazio publiko, eraikuntza-obretarako segurtasun-sistema, eguzki-instalazio edo etxebizitza-urbanizazioetarako. 

Industria-sektorean, konpainiak trazabilitate logistikoko, neurrira egindako detekzio eta analitikako, produkzioaren kontroleko edo lan-arriskuen kontroleko proiektuak garatzen ditu. Adibidez, suteak saihesteko sistema termografikoak eta tenperatura altuko kontrolak. 

Ironsysek bere hilabete gutxiko ibilbidean izandako arrakasta kasurik aipagarrienetako bat automobilgintzaren sektorean gauzatu da, trazabilitate industrialera bideratuta. “Kasu honetan material espedizioak kontrolatzen ditugu, produktu amaituta. Muntaketa-katea kontrolatzeaz gain, produktua beste fabrika batean muntatzeko nola ateratzen den kontrolatzen dugu. Erreklamazioak egiteko orduan oso baliagarria da, berehala aurkitu baitezakegu non egon den akatsa eta nor den haren arduraduna”, azaldu du Jorge Espinosa Ironsyseko zuzendari nagusiak. 

Mota horretako soluzioak inplementatzeko, Irontec Taldearekin lankidetza oso estua da, gai hauekin, besteak beste: Zibersegurtasuna, Cloud Azpiegiturak eta IT Zerbitzuak, Komunikazio bateratuak, Software garapena edo datuen analitikak. “Talde honetako kide izateak aukera ematen digu gaitasun tekniko handiko proiektuak eskaintzeko eta garatzeko”, nabarmendu du Jorge Espinosak. 

Gaur egun, Ironsys bost langile ditu, eta zabaltzen jarraitzeko asmoa du. “Lehenik eta behin, Euskadiko merkatuan eta probintzia mugakideetan lan egin nahi dugu, eta, gero, nazio mailan hazi. Ia lehen urte honetan oso pozik gaude gure negozio garapenarekin eta hazkundearekin”, adierazi du Ironsyseko zuzendari nagusiak.  

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Aurrera, Basque Fondo, Bind 4.0, Ekintzaile edo Barnekintzailetza ekintzailetzarako laguntza-programen bidez egiten du hori.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Zegama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Otzaurte inguruan

25_0022 Zegama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek mendizale bat erreskatatu dute Otzaurte inguruan Zegama, Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek…

9 horas hace

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu dute Bilbon, identifikatzeari uko egiteagatik eta lankideei erasotzeagatik

25_0021 Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu dute Bilbon, identifikatzeari uko egiteagatik eta lankideei erasotzeagatik…

15 horas hace

Gasteiz, atxilotu bat Ertzaintzak hainbat substantzia estupefaziente aurkitu ondoren pabiloi batean

Ertzaintzako agenteek 34 urteko gizon bat atxilotu dute bart osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.…

1 día hace

Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza

25_0019 Gaur goizaldean Barakaldon seigarren solairutik erori den gizon baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza…

2 días hace

Gorostizako Hockey eta Patinen pabiloiak grabazio sistema aitzindaria estreinatu du Euskadin, entrenamenduak monitorizatzeko eta partidak grabatzeko

Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…

2 días hace

DANAk kaltetutako Valentziako eremuentzat bizikletak

Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…

2 días hace