Joana Egiluz Babes Zibileko sailburuordea, Joseba Zorrilla Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria eta Miren Dobaran Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia buru direla egindako Babes Zibileko Boluntariotzaren Aholku Batzordeak positibotzat jo du Euskadiko udal-mailako babes zibileko boluntarioekin joan den azaroaren 7an egindako IV. Topaketa. Ekitaldian larrialdietako arreta psikologikoarekin eta sozialarekin lotutako gaiez eta era horretako egoeretan esku hartzen dutenen autozainketaz hitz egin zuten. Era berean, kolektiboak ekitaldi osoan zehar babes zibilaren arloan egin duen lana ere aitortu du organo horrek.
Itziar Peña Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko zuzendariak ere parte hartu duen bilera horretan, talde eta elkarteei segurtasuneko ekipamenduak eta ekipamendu teknikoak eman zaizkiela ere jakinarazi da. Horrela, 2024an, Eusko Jaurlaritzak 70 txaleko korporatibo eta haurrentzako 23.300 identifikazio-eskumuturreko banatu ditu 112ren anagramarekin, oso baliagarriak izanik elkarretaratzeetarako eta ekitaldi handietarako.
Bestalde, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak kolektiboari eskaintzen dion formakuntza ere aztertu dute. 2024an guztira 2 ikastaro egin dira TETRA komunikazio-sistemarekin eta segurtasunaren ikuspegitik meteorologia txarra denarekin lotuta. Ikastaro horietan 62 ikaslek parte hartu dute.
BABES ZIBILEKO BOLUNTARIOAK EUSKADIN
Euskadiko Babes Zibileko Boluntariotzaren Aholku Batzordea Euskadiko Babes Zibileko Batzordeari atxikitako lan-organo bat da. Bertan Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek, Estatuak EAEn duen administrazioak eta Eudel – Euskadiko Udalen Elkarteak parte hartzen dute.
Boluntarioen elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatua, konpromisoa eta kualifikazio altua lagungarriak dira gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa izateko.
Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko talde eta elkarteetan dauden Euskadiko boluntarioak, eta horiei batu behar zaie Gurutze Gorriari, DYAri, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeari, Euskal Espeleologoen Elkargoari eta VOST Euskadi Larrialdietarako Boluntario Digitalen Taldeari atxikitako boluntario multzo handia.
24_0710 Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia mendian zauritutako emakume bat erreskatatu dute Euskadiko Larrialdi Zerbitzuek Gorbeia…
Arrigorriagako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen bart, lesio-delitu bat egotzita. Hainbat pertsonak eraso egin zioten…
Operazioan 3 pertsona atxilotu dituzte Ikerketari esker, Iberoamerikatik Kantauri isurialde osora eta Europar Batasuneko beste…
Las negociaciones entre el Gobierno foral y los partidos de la oposición han dado sus…
En la plaza de Gipuzkoa se ha instalado el espacio ‘Argitu ongizatea’ para que la…
La piscina es un elemento importante en cualquier hogar. El mantenimiento de esta instalación es…