Categorías: albisteak-berriak

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak segurtasuneko prebentzioko dispositibo berezi bat jarri dute martxan aurten, gabonetako kanpainan eta merkealdietan

Kidego biek plan bateratua jarri dute abian berriro segurtasunaren arloko prebentzioan eragin handiagoa izateko, batez ere egun horietan ohikoenak diren delituei begira, besteak beste ebasketak eta lapurretak izaten baitira hiriko merkataritza- eta ostalaritza-gune nagusietan: Abandon, Zazpikaleetan eta Boluetan, batez ere.
Dispositibo hori asteburu honetan hasiko da, eta urtarrilaren 18ra arte iraungo du.

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak herritarren segurtasunaren arloko zaintza- eta kontrol-kanpaina espezifiko bat ezarri dute Gabonetan eta merkealdiko lehen egunetan.

Kanpaina horrek, ohikoa den bezala, prebentzioa azpimarratuko du, eta hiriko merkataritza- eta ostalaritza-eremuetan zaintza indartzeko dispositibo bateratuak ezartzea ahalbidetuko du, aste hauetan jende asko biltzen baitira halako espazioetan.   Bihar bertan hasiko da eta urtarrilaren 18ra arte iraungo du.

Kontuan harturik ondarearen aurkako delituak Bilbon erregistratzen den delinkuentziaren % 85 inguru direla, eta delitu horietatik gehienak ebasketak direla, kidego biek batera lan egiten dute urte osoan, delituen eragina ahalik eta txikiena izan dadin.Hala ere, polizia-lan eta -koordinazio hori indartu egiten da urteko une jakin batzuetan, hala nola abuztuan, abenduan eta urtarrilean.

Izan ere, ikusita dago delitu horiek gora egin ohi duten hilabeteak hauek direla: abuztuan, Aste Nagusian, diru-zorroak eta telefono mugikorrak jabeen ustekabean gehiagotan ebasten dituztelako, eta abenduan eta urtarrilean, Gabonetako kanpainagatik eta merkealdiagatik, ebasketa gehiago gertatzen baitira, bai saltokietan, bai kalean.

Delitu mota horien egileak erosten ari den jendetzaren artean babestu ohi dira, edota garai horretan egiten diren ekitaldietan eta enpresa-bazkari eta -afarietan.

DISPOSITIBO BATERATUA

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren Gabonetarako eta Merkealdirako Prebentzio Plana 2015ean jarri zen abian lehen aldiz, eta, harrezkeroztik, polizia-kidego biek urtero-urtero berritu izan dute, eta oso emaitza onak izan dituzte, helburu behinena lortu baitute; alegia, Bilbon ebasketa- eta lapurreta-kasuen gorakada murriztea edo geldiaraztea.

Bilboko merkataritza- eta ostalaritza-gune nagusietan egingo da prebentzio-kanpaina, horrelako negozioen ordutegietan. Prebentzioa, beraz, bide publikoan egingo da; batez ere, oinezkoen guneetan eta jende gehien bildu ohi den lekuetan. Merkataritza- eta gaueko aisia-guneetan, hala nola Abandon, Indautxun, Zazpi Kaleetan edo Boluetan.

Plana abian jarrita eragotzi nahi diren delituak hauek dira:

  • Ustekabean egiten diren ebasketak, eta tirakaden bitartez edo kontaktu fisiko bidez egiten diren lapurretak.
  • Kalean engainuz egiten diren ebasketak (besarkada solidarioak).
  • Indarkeria fisikoa eta/edo hitzez beldurraraziz egiten diren lapurretak.
  • Banaketan zehar ibilgailuen barruan agerian utzitako objektuak lapurtzea.
  • Saltokietan bildutako dirua ebastea, enplegatuak une batez alde eginda daudela baliatuz.

Zaintza eta kontrola asteko egun guztietan egingo dira, txandaka, eta patruila uniformatuak nahiz kale-jantzian doazenak arituko dira eginkizun horietan, oinez zein ibilgailuetan.

Nolanahi ere, hala Ertzaintzak nola Udaltzaingoak dei egiten diete herritarrei konturik handienarekin ibil daitezen jendetza handia pilatzen den dendetan eta kaleetan. Gainera, gomendatzen dute nork bere gauzak arretaz zaintzeko, poltsa edo bizkar-zorroa ondo itxita eroateko eta era susmagarrian hurreratzen zaizkigunez ez fidatzeko; lapurretak eta ebasketak saihestearren, betiere.

Susmoren bat izanez gero edo gorabeheraren bat ikusiz gero, aholkatzen da 112ra deitzea (Ertzaintza) edo 092ra (Udaltzaingoa).

SARE SOZIALAK

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da

24_0707 Ertzaintza hildako bat eragin duen Bermeoko sute bat ikertzen ari da Ertzaintza hildako bat…

12 horas hace

Espetxeratu egin dute Irunen indarkeria erabiliz lapurreta egin zuen gizona

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbatean Irunen, indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Biktima…

12 horas hace

Milioi bat euroko iruzurra egin duen eta Estatu osoan 1.200 biktima baino gehiago dituen talde kriminal bat, iruzur teknologikoetan espezializatua, desegin dute

Esquadra Mossoek, Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Ertzaintzak 23 pertsona atxilotu dituzte Osona eskualdean, horien…

15 horas hace

Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan

24_0705 Ertzaintzak eta Erandioko udaleko udaltzaingoek prebentzio-neurriak hartzen jarraitzen dute aisialdirako lokalen inguruan Ertzaintzak eta…

3 días hace

Dos detenidos en Bilbao por su presunta implicación en la quema intencionada de mobiliario urbano

Durante esta madrugada la Ertzaintza ha detenido en la capital vizcaína a dos jóvenes de…

3 días hace

Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon

24_0703 Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124 errepidean, Lantziegon Gizon bat hil da zirkulazio-istripuan A-124…

3 días hace