Auto baten gidaria hil da gaur arratsaldean N-1 errepidean, Tolosan, izandako zirkulazio-istripu batean


24_0693 Auto baten gidaria hil da gaur arratsaldean N-1 errepidean, Tolosan, izandako zirkulazio-istripu batean

Auto baten gidaria hil da gaur arratsaldean N-1 errepidean, Tolosan, izandako zirkulazio-istripu batean

Servicio de prensa

2024-12-15

Ezbeharra arratsaldeko bostetan gertatu da, auto bat errepidetik atera eta irauli egin denean N-1 errepidean, Tolosa parean. Jasandako zaurien larritasunaren ondorioz, biktima hil egin da. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du gertakari tragiko horren zergatia eta inguruabarrak zehazteko.

Istripua arratsaldeko bostetan gertatu da N-1 errepidean, Tolosan (Gipuzkoa). Gasteizerako noranzkoan zihoan auto bat errepidetik atera da eta, ondoren, irauli egin da Tolosako lehen irteeraren parean.

Istripuaren ondoren, Larrialdi Zerbitzuko hainbat baliabide, besteak beste, Ertzaintzaren patruilak, suhiltzaileak eta osasun-langileak bertaratu dira. Gidaria, ibilgailuko bidaiari bakarra, barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute. Osasun-langileek artatu dute biktima, baina heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripu tragiko hori eragin duten arrazoiak eta inguruabarrak argitzeko.