Ertzaintzak bi mendizale holandar erreskatatu ditu Gorbeian, Itxinako mendigunean galduta

Bart, Ertzaintzako mendiko ZEU unitateko agenteek bi mendizale gazte erreskatatu dituzte. Atzo 17:30ean galdu ziren, Itxinako mendigunean (Orozko). Zonaldeko zailtasunen eta baldintza meteorologikoen ondorioz, lurrezko erreskatea gaur goizaldera arte luzatu da. Erreskatatutakoak egoera onean zeuden, baina hipotermia printzipioarekin.

25 eta 22 urteko bi mendizaleek 112 larrialdietarako telefonora deitu zuten, Gorbeiako parke naturalean galduta baitzeuden. Ondo zeuden eta janaria eta ura zituzten. Lortutako beraien kokapenaren koordenatuen arabera, Itxinako mendigunean zeuden.

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak mobilizatu ondoren, Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) mendiko ertzainak oinez joan ziren bertara, eguraldi txarrak, elurrak eta orografiak berak eragindako zailtasunekin. SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak telefonoz hitz egin du gauean ondo zeuden baina hotz handia zuten pertsonekin.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko teknikari batek Gurutze Gorriarekin koordinatu ditu arropa lehorra, edari beroa eta manta termikoak hornitzeko lanak, iristen direnean kaltetuei laguntzeko, bai eta osasun-arloko mobilizazioa ere Belaustegiko aparkalekuko elkargunerantz, Orozkon (Bizkaia).

Gaur, igandea, 05:00ak pasata, ZEU erreskate taldearen jaitsiera amaitu da bi mendizaleekin. Gurutze Gorriko eta Laudioko ertzain-etxeko agenteek amaitu dute bi mendizaleei laguntzeko saioa.

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua