Hondarribiko etxebizitza batean lapurtzen ari zela «in fraganti» harrapatu dute


24_0699 Hondarribiko etxebizitza batean lapurtzen ari zela «in fraganti» harrapatu dute

Ertzaintzak ustezko egilea atxilotu du

Hondarribiko etxebizitza batean lapurtzen ari zela «in fraganti» harrapatu dute

Prentsa zerbitzua

2024-12-17

Ertzaintzak 29 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo goizean Hondarribian, etxebizitza batean lapurtzen harrapatu eta beste bi pisutako sarrailetan kalteak eragiteagatik.

Goizeko bederatziak baino lehentxeago gertatu zen, Hondarribiko (Gipuzkoa) alde zaharrean inor bizi ez zen eraikin batean. Ordu horretan, etxebizitzatik gauzak ateratzera joandako pertsona bat ohartu zen beheko solairuko leihoetako bat hautsita zegoela eta pertsona bat zegoela barruan.

Ertzaintzari abisua eman ondoren, bertaratutako ertzainak eraikinaren barrura sartu ziren, gela guztiak nahasita zeudela eta ustezko egilea barruan ez zegoela ohartuta. Kanpora irtetea ezinezkoa zenez, eraikinaren gainerakoa ikuskatu zuten, eta egiaztatu zuten beste bi solairutako ateetako sarrailek kalteak zituztela, eta susmagarria teilatu azpiko txapitula-gunean zegoela, eta han atxilotu zuten, indarra erabiliz lapurtzea egotzita.

Susmagarria ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, eta gaur goizean bertan utzi dute epailearen esku.