24_0713 Getarian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotu dute
Getarian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotu dute
Servicio de prensa
2024-12-31
Ertzainek gizon bat atxilotu zuten ostiralean, Getariako etxebizitza batean emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Biktima astero joaten zen ustezko erasotzaileak Zarautzen zuen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da, beraz, kasuarekin erlazionatutako biktima gehiago egon litezkeen. Atxilotua aske utzi zuten agintari judizialaren aurrera eraman ondoren.
Gizona joan den ostiralean atxilotu zuten, emakume batek Zarauzko terapia naturaleko kontsulta bateko arduradunak Getariako etxebizitza batean egindako sexu-erasoa salatu ondoren. Emakumea astero joaten zen kontsulta horretara.
Ertzaintza ikertzen ari da biktimaren zaurgarritasun-egoeraren berri izateaz baliatu ote zen erasoa egiteko. Kasuaz arduratu diren agenteak ikertzen ari dira kontsultako beste paziente batzuk ere izan ote diren antzeko ekintzen biktima, eta balizko kaltetuen laguntza eskatu dute, beraz.
Atxilotua, 51 urtekoa, Ertzaintzaren egoitzara eraman zuten zegozkion polizia-izapideak egitera. Horiek amaitu ondoren, atxilotua atzo jarri zuten Agintari Judizialaren eskuetan, eta aske geratu zen.