ECOJABWL proiektuak, Bellmer Ibérica Machinery enpresa gipuzkoarra buru du, eta papera ekoizteko makina batean sortzen diren araztegiko lokatzetako uraren berreskurapena optimizatzea du helburu. “Horrela berreskuratutako ura paperaren ekoizpen prozesuan barneratzen da berriro, eta, ondorioz, ekarpen berriaren beharra nabarmen murrizten da”, dio Marian Lopezek, Bellmerreko I+G arduradunak.
Alde horretatik, Lópezen arabera, proiektuaren helburua da “ekipo mekatroniko adimendun berri bat diseinatzea eta garatzea, papera ekoizteko prozesutik datozen hondakinen bolumena nabarmen murrizteko eta horietan dagoen ur-bolumen handia berreskuratzeko”. Hala, “oregintzan eta papergintzan funtsezkoa den industria-prozesu baten iraunkortasunari ekarpen garrantzitsua egiten zaio”, zehaztu du Lopezek.
Bi urteko lanaren ondoren, “ekipamenduaren behin betiko diseinura iristen ari gara. Teknologia desberdinak konbinatuz, sortutako hondakin solidoen kopurua murrizteko gai da, eta, aldi berean, bildutako ura berreskuratzen eta berrerabiltzen du”, aurreratu du.
ECOJABWLen garatutako ekipo berriak hainbat abantaila eskaintzen ditu industriarako, hala nola “prozesuaren aztarna hidrikoa murriztea eta zabortegietara eramandako hondakinen bolumena murriztea”, adierazi du Marian Lopezek. Gainera, “karbono-aztarna murriztea lortzen du, hondakinak hondakindegira eramateko garraioa murrizten baitu”, argitu du.
Bellmerrekin batera, beste bi euskal konpainiak parte hartzen dute proiektuan: Ingebit Electrónica e instrumentación eta M&C Aplicaciones; eta diseinu-taldea hiru enpresetako eta Tekniker Teknologia eta Ikerketa Zentroko 40 pertsonak osatzen dute.
Proiektuak 1,5 milioi euroko aurrekontua izan du guztira, eta SPRI Taldearen Hazitek laguntza programak finantzatu du partzialki. “SPRI Taldearen Hazitek programarekin izan dugun esperientzia oso ona izan da, eta oso pozik gaude beti jaso dugun lankidetzarekin”, aitortu du.
Etorkizunerako ezarritako helburu nagusia da “oregintzan eta papergintzan sortutako araztegiko lohiak lehortzeko gai den ekipo berria merkaturatzea”, aurreratu du.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Azpeitiko supermerkatu batean salgaiz betetako orga bat adingabe batekin batera…
25_0007 Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Erriberagoitian (Araba), izandako zirkulazio-istripu batean Gidari bat hil…
25_0006 Ertzaintza 84 urteko emakume baten indarkeriazko heriotza ikertzen ari da Barakaldoko etxebizitza batean, eta…
Herritarrek «oso ondo» nota eman diote gure lurraldeko bizi-kalitateari; zehazki, 7,79 puntu eman dizkiote 10etik eta,…
Bizkaiko Foru Aldundiak 700.000 euro inguru bideratuko ditu 2025ean zahartze aktiboa bultzatzeko, adinekoen elkarteen dinamismoa…
Bizkaiko Foru Aldundiak berritu egin du Etxegokirekin duen konpromisoa —Etxegoki foru-zerbitzu bat da, apartamentuak eskaintzen…