Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Saila hasi da kudeatzen Euskadiri transferitutako aldirietako bost trenbide-lineak. Bilboko zabalera iberikoko aldirietako guneko hiru lineak —C-1 (Bilbo Abando-Barakaldo-Santurtzi), C-2 (Bilbo Abando-Barakaldo-Muskiz) eta C-3 (Bilbo Abando-Urduña)—, Donostiako zabalera iberikoko aldirietako guneko C-1 linea (Irun-Donostia-Tolosa-Brinkola) eta Bilboko zabalera metrikoko C4f linea (Bilbo-Balmaseda) Renfek kudeatuko ditu, orain arte bezala.
Bost linea horietan, 22 milioi bidaia egiten dira urtean, eta 426 zirkulazio egunean. Mugikortasun Jasangarriaren sailburu Susana García Chuecak adierazi duenez, “Hainbat hilabetetan prestaketa-lan gogorra egin ondoren, trantsizio-urte bat hasiko da orain, eta ez gara egungo zerbitzuarekin konformatuko. Urratsak egin nahi ditugu, bai Araban eta Karrantzaren eta Arangurenen artean zerbitzu berriak eskainiz, bai egungo lineetako zerbitzuaren kalitatean”.
Kudeaketaren eskualdaketa —Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailaren artean— Aiaraldearen eta Bilboren arteko aldirietan egin beharreko aldaketa batzuekin hasiko da; «C3 linea berrantolatuko da: zerbitzu bizkorragoak eta zuzenagoak izango ditu Bizkaiko hiriburuarekin, eta 15 minutuko maiztasunak Laudioren eta Bilboren artean», azaldu du Euskadiko garraioen arduradun nagusiak. Urtarrilaren 7tik aurrera, Renfek 16 Civis zerbitzu jarriko ditu abian linea horretan, eta zortzi geldialdi baino ez dituzte egingo. Horren ondorioz, bidaia-denborak murriztu egingo dira astelehenetik ostiralera, lanegunetan. Gainera, zerbitzu berri bat egongo da Bilboren eta Urduñaren artean ordu-erdiro. Hortaz, trena Bizkaiko hiriburutik Laudiora joateko erabiltzen duten erabiltzaileek 15 minuturo izango dituzte irteerak. Linea hori asteburuetan ere indartuko da, eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan, Urduñatik eta Urduñara abiatzen diren egungo 55 trenen ordez 76 izango dira.
2025ean inplementatuko diren hobekuntzen artean, Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Arabako aldirietako zerbitzu berri bat diseinatzea adostu du Renferekin. Ildo horretan, Miranda de Ebroren eta Altsasuren arteko trenek eguneroko eta asteburuetako zerbitzu berriak eskainiko dituzte goizeko lehen orduan, eguerdian eta arratsaldeko azken orduan. Halaber, gaur egun Arabako Lautada zeharkatu gabe Gasteizen amaitzen diren hainbat ibilbide luzatuko dira. Aurreikusitakoaren arabera, hobekuntza horiek urteko lehen hilabeteetan aplikatuko dira, udaberrian. Bizkaian, Karrantzak zerbitzu berriak izango ditu Bilborekin lotzeko. Horretarako, Arangurenerako tren-anezka bat erabiliko da. Bost zerbitzu izango ditu egunero, bi noranzkoetan, eta ADIFek beharrezkoak diren elektrifikazio-obrak egiten dituenean jarriko da abian.
Aldirietako zerbitzuak egiten dituzten unitateei dagokienez, Renfek 2027. urtea amaitu aurretik 25 trenik zaharrenak (44 dira guztira) prestazio hobeak dituzten beste batzuekin pixkanaka ordezteko konpromisoa hartu du bere gain. Trenbide-azpiegituren arloan, datozen 10 urteetan sarea hobetzeko esku-hartzeen plangintza bat du ADIFek, eta 400 milioi euroko inbertsio globala izango dute.
Ildo horretan, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuak gogorarazi duenez, azpiegitura Gobernu zentralaren esku dago oraindik, eta, beraz, Sailak Gobernu zentralarekin eta ADIFekin lan egingo du zerbitzua hobetzeko, eta irisgarritasunari arreta berezia eskainiko dio: “Erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa izango da fase berri honetan. Garraio publiko unibertsala eta pertsona guztientzako eskuragarria eta irisgarria nahi dugu, eta oso zorrotzak izango gara, Renferekin eta Adifekin irisgarritasunaren lehenespena lortzeko”.
Aldirietako tren-zerbitzuaren eskumen transferituak Eusko Jaurlaritza aldirietako zerbitzua kudeatzeko Renferen kontratuan Gobernu zentralak zuen posizioan subrogatzea dakar. Euskadiren kasuan. Zerbitzuaren operazioaz gain, Euskadik honako alderdi hauen inguruko eskumenak izango ditu: tarifa-politika (urtarrilaren 1etik aurrera, aldirietako euskal zerbitzuek Espainia osoan ezarritako doakotasuna —2025eko ekainaren amaierara arte luzatua— izaten jarraituko dute), erabiltzaileen eskubide eta betebeharren erregulazioa, zehapen-araubidea eta zerbitzuen ikuskapena, besteak beste.
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Azpeitiko supermerkatu batean salgaiz betetako orga bat adingabe batekin batera…
25_0007 Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Erriberagoitian (Araba), izandako zirkulazio-istripu batean Gidari bat hil…
25_0006 Ertzaintza 84 urteko emakume baten indarkeriazko heriotza ikertzen ari da Barakaldoko etxebizitza batean, eta…
Herritarrek «oso ondo» nota eman diote gure lurraldeko bizi-kalitateari; zehazki, 7,79 puntu eman dizkiote 10etik eta,…
Bizkaiko Foru Aldundiak 700.000 euro inguru bideratuko ditu 2025ean zahartze aktiboa bultzatzeko, adinekoen elkarteen dinamismoa…
Bizkaiko Foru Aldundiak berritu egin du Etxegokirekin duen konpromisoa —Etxegoki foru-zerbitzu bat da, apartamentuak eskaintzen…