Ertzaintza 84 urteko emakume baten indarkeriazko heriotza ikertzen ari da Barakaldoko etxebizitza batean, eta biktimaren semea atxilotu du


25_0006 Ertzaintza 84 urteko emakume baten indarkeriazko heriotza ikertzen ari da Barakaldoko etxebizitza batean, eta biktimaren semea atxilotu du

Ertzaintza 84 urteko emakume baten indarkeriazko heriotza ikertzen ari da Barakaldoko etxebizitza batean, eta biktimaren semea atxilotu du

Prentsa Zerbitzua

2025-01-03

Gaur arratsaldeko 16:30ak aldera Ertzaintzak emakume baten heriotzaren berri jaso du. Aurretik emakumea bizi zen Barakaldoko etxebizitzan eztabaida gogorra eta oihuak entzun dituzte.

Patruilak iritsi direnean, ertzainek pertsona bat hilda zegoela egiaztatu dute, bertaratutako osasun-langileek ziurtatu dutenez.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da, eta, lehen zantzuen arabera, litekeena da familia-indarkeria kasu bat izatea. Agenteek hildakoaren semea atxilotu dute.