Ertzaintzak emakume bat atxilotu du Azpeitiko supermerkatu batean salgaiz betetako orga bat adingabe batekin batera lapurtzea egotzita. Egileek produktuak aparkalekuraino ateratzea lortu zuten, eta bertan langile batek geldiarazi zituen. Ondoren, eraso egin zioten, ibilgailu batean ihes egiteko.
Gertakariak atzo, ostirala, gertatu ziren, 17:10ean, Azpeitiko (Gipuzkoa) supermerkatu batean. Establezimenduko langileek emakume bat eta gazte bat aparkalekuan harrapatu zituzten 450 eurotik gorako balioa zuten lapurtutako produktu-orga batekin.
Ertzainak bertaratu ziren, eta jakinarazi zieten ustezko egileek establezimenduko langile bati eraso egin ziotela eta, ondoren, aparkatuta zegoen ibilgailu batean ihes egin zutela.
Minutu batzuk geroago, Ertzaintzaren beste patruila batek ibilgailua aurkitu zuen Azkoitiko sarreran, eta sei bidaiariak identifikatu zituen, tartean lapurretaren ustezko egileak. Emakumea atxilotu egin zuten indarkeriaz egindako lapurreta-delitu bat egotzita, eta adingabea, berriz, ikertu egin zuten gertakari horiengatik. Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten beharrezko eginbideei hasiera emateko, eta, horiek amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.
25_0012 Bilbo, gizon bat atxilotu dute Metroko nasan borroka batean arma zuriz eraso egiteagatik Bilbo,…
25_0011 84 urteko emakume bat hiltzeagatik Barakaldon atxilotutako gizona espetxeratu dute 84 urteko emakume bat…
25_0010 Barakaldo, Ertzaintzaren patruila batek gizon batek beste bati arma zuri batekin eraso egitea saihestu…
25_0009 Ertzaintzaren patruila batek gidari bati lagundu dio Ibarran, zirkulazio-istripu bat izan baitzuen osasun-egoera txar…
25_0007 Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Erriberagoitian (Araba), izandako zirkulazio-istripu batean Gidari bat hil…
25_0006 Ertzaintza 84 urteko emakume baten indarkeriazko heriotza ikertzen ari da Barakaldoko etxebizitza batean, eta…