Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Erriberagoitian (Araba), izandako zirkulazio-istripu batean


25_0007 Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Erriberagoitian (Araba), izandako zirkulazio-istripu batean

Gidari bat hil da AP-68 autobidean, Erriberagoitian (Araba), izandako zirkulazio-istripu batean

Prentsa Zerbitzua

2025-01-03

Pertsona bat hil da gaueko 21:50ean AP-68 autobidean, Erriberagoitian (Araba), izandako zirkulazio-istripu batean. Zirkulazioa etenda egon da une batez bi noranzkoetan, bai Bilborako noranzkoan, bai Zaragozarako noranzkoan.

Ertzaintza istripuaren arrazoiak ikertzen ari da; izan ere, auto bat errepidetik atera eta autobidearen erdibitzailean geratu da. Berehala bertaratu dira larrialdietako zerbitzuak, Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia bat. Mediku batek autoaren gidaria hil dela baieztatu du, ibilgailuan zihoan pertsona bakarra.

Bilboranzko zirkulazioa Pobeseko irteeratik desbideratu da. Zaragozarako noranzkoan auto-ilarak sortu dira, galtzada garbitu bitartean.