25_0009 Ertzaintzaren patruila batek gidari bati lagundu dio Ibarran, zirkulazio-istripu bat izan baitzuen osasun-egoera txar baten ondorioz
Ertzaintzaren patruila batek gidari bati lagundu dio Ibarran, zirkulazio-istripu bat izan baitzuen osasun-arazo baten ondorioz
Prentsa Zerbitzua
2025-01-05
Ertzaintzako agente batek larrialdi batean esku hartu zuen atzo, larunbata, Ibarran, osasun-arazo baten ondorioz ibilgailuaren kontrola galdu zuen gidari bat suspertzeko maniobrak egitean. Jarraian, anbulantzia bat iritsi zen istripuaren lekura, eta osasun-zentro batera eraman zuen.
Ezbeharra goizeko 11:20 aldera gertatu zen, GI-2130 errepideko zeharbidean, Ibarra parean, Tolosaldean. Auto bat bere erreitik atera eta beste ibilgailu bat jo zuen.
Oriako ertzain-etxeko patruila bat iritsi zenean, istripua eragin zuen ibilgailuaren gidaria ondoezik zegoela ikusi zuten. Pertsonak arnasa hartzeko arazoak zituen, eta ertzain bat BBB suspertze-tratamendua egiten hasi zitzaion, pultsua eta arnasketa berreskuratzeko.
Handik gutxira, anbulantzia bat iritsi zen eta osasun-langileek laguntza ematen jarraitu zuten. 76 urteko gizon bat zen, eta, azkenean, Donostia Ospitalera eraman zuten.