25_0012 Bilbo, gizon bat atxilotu dute Metroko nasan borroka batean arma zuriz eraso egiteagatik
Prentsa Zerbitzua
2025-01-06
Ertzaintzako agenteek 19 urteko gazte bat atxilotu dute gaur goizean Bilbon, arma zuriz lesioak eragitea egotzita. Poliziako agenteek Abandoko geltokian metroko nasetako batean pertsona talde baten arteko borroka baten berri izan dutenean esku hartu dute.
Gaur goizeko 07:00etan, Metro Bilbaok Ertzaintzari jakinarazi dio Abandoko geltokiko nasan pertsona talde baten arteko borroka bat izan dela. Hori dela eta, hainbat patruila bertaratu dira, geltokiko segurtasun-langileekin elkarlanean, gertakaria kontrolatzen saiatzeko.
Erasoen ondorioz, gazte batek arma zuriz egindako zauri bat zuen omoplatoan, eta anbulantzian eraman dute Basurtuko ospitalera. Handik gutxira, Ertzaintzak erasoaren ustezko egilea atxilotu du, eta ertzain-etxera eraman dute.
Agenteek, bestalde, hainbat pertsona identifikatu dituzte, gertakarien lekuko, eta ikerketa hasi dute. Biktimari alta eman diote.
25_0014 Lemoan atxilotu dute, saltoki batean obrako pikatxoi batekin lapurreta egiten saiatzeagatik Lemoan atxilotu dute,…
Zarauzko Iritako hezegunearen garapena osatu du bertako Udalak, Eraztun Berde Urdinaren gune interesgarrienetako bat, lorategi…
Zarauzko Udalak urbanizazio lanak gauzatuko ditu Barren Plazan datorren hilean zehar. Hain zuzen ere, plazaren…
Zarauzko Udalak datorren martxoaren 8rako kartel lehiaketa abian jarri du. Lehiaketa honetan banaka edo taldean…
25_0013 Bilbon atxilotu dute Alde Zaharreko jatetxe batean lapurreta egin ondoren Bilbon atxilotu dute Alde…
Amaia del Campo alkatea eta udalbatzako ordezkariak Maiestateekin izan dira hirira iritsi direnean, eta Barakaldoko…