25_0013 Bilbon atxilotu dute Alde Zaharreko jatetxe batean lapurreta egin ondoren
Prentsa Zerbitzua
2025-01-07
Ertzaintzako agenteek 23 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, indarra erabiliz jatetxe batean lapurreta egitea leporatuta. Patruilak kutxa erregistratzailea eta lapurtutako material informatikoa hartuta alde egin ondoren atxilotu du.
Lapurreta gaur, asteartea, goizaldeko 03:00ak aldera gertatu da. Herritarrak babesteko lanetan ari ziren ertzainak Bilboko Alde Zaharreko establezimendu batean ustez izan den lapurretaren abisuari erantzunez agertu dira bertara.
Iritsi direnean, agenteek ikusi dute jatetxe bateko kristala estolda-tapa batekin hautsita zegoela. Era berean, beste patruila batek Alde Zaharreko beste kale batean poltsa handi bat zeraman eta lapurretaren ustezko egilearen deskribapenarekin bat zetorren gizon bat aurkitu du. Poltsa barruan kutxa erregistratzailea, dirua, ordenagailu eramangarri bat eta tableta elektroniko bat aurkitu dituzte, ustez ostalaritza-establezimenduan lapurtutakoak.
Polizia-baliabideak indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu du gizona. Atxilotua Bilboko Ertzain-etxeko eginbideak amaitu ondoren eramango dute epailearengana.
Unicaja, Paris Basketball, Izar Gorria eta Real Madrilen aurkako neurketetan, bataz beste, 12.200 zale urdin-gorri…
Buesak Diego Epifanioren taldea hartuko du historian lehen aldiz. Asteko bigarren norgehiagoka gasteiztarrentzat. Baskoniak Leyma…
Eibarrek eskerrak eman dizkio jokalarSD Eibar eta Leire Peña 2026ko ekainera arte lotzen zituen kontratua…
Mariana Cerro nafartarra zelai-erdirako errefortzu gisa dator SD Eibar-era denboraldia amaitu arte. Zizur Mayorreko erdilaria,…
CD Eldense partidaren sarrerak Orsaixanen erosi ahal izango dira ostiralean, hilak 10, 12:00ak arte. Sarrerak…
Joseba Etxeberriaren taldeak 5 lan saio egingo ditu Hypermotion Ligako 22. jardunaldiko norgehiagoka prestatzeko. –…