Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Barakaldon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean bere gaitzespen irmoena azaldu du eta bere elkartasuna eta laguntza eskaini die eraildako emakumearen familiari eta gertukoei.
Emakundek abian jarri du kasu honetarako protokoloa eta herritarrei dei egiten die Barakaldoko Udalak deitutako elkarretaratzean parte har dezaten. Emakundeko zuzendariak, Miren Elgarrestak, bertan parte hartuko du.
Emakumearen Euskal Erakundeak indarkeria matxistaren gogortasuna eta konplexutasuna gogorarazi ditu, baita hedatzeko, transmititzeko eta harreman mota desberdinetara egokitzeko duen gaitasuna ere. Kasu honetan, familia-testuinguruan gertatu den indarkeria-kasu baten aurrean gaude, baina baita botere-harremanen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun ezaren testuinguruan.
Hala, Emakundek dei egiten dio gizarte osoari «jabetu gaitezen indarkeria matxistaren larritasunaz eta egiturazko izaeraz, eta matxismoa geldiarazteko beharraz, gizon batzuk bikotekideen edo euren amen borrero bihurtzen baititu, kasu honetan bezala». Halaber, gogorarazi du berdintasunaren alde lan egitea dela indarkeria matxista prebenitzeko biderik eraginkorrena eta herritar guztiak animatu ditu gaitzespena adieraztera, pertsona guztien inplikazioa ezinbestekoa baita emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea lortzeko.
Unicaja, Paris Basketball, Izar Gorria eta Real Madrilen aurkako neurketetan, bataz beste, 12.200 zale urdin-gorri…
Buesak Diego Epifanioren taldea hartuko du historian lehen aldiz. Asteko bigarren norgehiagoka gasteiztarrentzat. Baskoniak Leyma…
Eibarrek eskerrak eman dizkio jokalarSD Eibar eta Leire Peña 2026ko ekainera arte lotzen zituen kontratua…
Mariana Cerro nafartarra zelai-erdirako errefortzu gisa dator SD Eibar-era denboraldia amaitu arte. Zizur Mayorreko erdilaria,…
CD Eldense partidaren sarrerak Orsaixanen erosi ahal izango dira ostiralean, hilak 10, 12:00ak arte. Sarrerak…
Joseba Etxeberriaren taldeak 5 lan saio egingo ditu Hypermotion Ligako 22. jardunaldiko norgehiagoka prestatzeko. –…