Euskalmet – Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, 2024ko abendua bustia eta beroa izan da. Hilabetean zehar egin duen prezipitazioa ohikoa dena baino % 50 handiagoa izan da lurraldearen zati handi batean, kostaldeko eskualdeetan izan ezik. Arabako Lautadako batezbesteko tenperatura 6 ºC-koa izan da eta lurralde osoan ohikoa dena baino 0.8 ºC altuagoa.
Euskalmeten arabera, Gipuzkoako ipar-ekialdean, Nafarroarekin mugan, egin du euri gehien eta zenbait lekutan 400 l/m² baino gehiago pilatu dira (Eskas 438.4 l/m², Berastegi 390.2 l/m², Ameraun 381.9 l/m², Añarbe 387.8 l/m² eta Bidania 372.7 l/m²). Hortik kanpo, isurialdeen arteko banalerroan (Otxandio 288.6 l/m², Gorbea 288 l/m², eta Zegama 258.2 l/m²) eta Kantauri bailaretako beste zenbait lekutan (Derio 299.4 l/m², Mallabia 282.9 l/m², Ibai Eder 280.6 l/m², Balmaseda 271.6 l/m² eta Arrasate 264 l/m²) egin du euri gehien.
Ohikoa den moduan, Ebro ondoko ardatzean egin du euri gutxien (Zambrana 57 l/m² eta Moreda 61.7 l/m²), baita Añanako eta Arabako Lautadako toki batzuetan ere (Espejo 86.7, Alegria 99.1 eta Arkauti 110.6). Kalifikazioarekin bat etorriz, prezipitazio-egunen kopurua batezbesteko klimatologikoaren gainetik ibili da.
Abenduko batezbesteko tenperaturari dagokionez, kostaldekoak 10-11 ºC inguruan ibili dira, Kantauri bailaretan 8-9 ºC inguruan eta Arabako Lautadan 6 ºC-ren bueltan. Lurralde osoan 0,8 ºC-ko anomalia positiboa izan da. Mende honi dagokionez, balio horiek tarteko posizioan daude, 2015eko eta 2022ko abendu beroetako balioak baino 2 ºC baxuago.
Tenperatura altuagorekin batera, intsolazioa batezbesteko klimatologikoa baino zertxobait handiagoa izan da, ekialdeko kostaldean izan ezik, bertan eguzki-orduen kopurua ohikoa dena baino txikiagoa izan baita. Hiriburuei dagokienez, Bilbon 82 eguzki-ordu izan dira, Donostian 86 eta Gasteizen 84. Zerua garbi izan duten egunak hilaren 27tik aurrerakoak dira, eta ez lurralde osoan, itsas lanbroa eta behe-lainoa sortu izanaren ondorioz.
Muturreko egoerei dagokienez, abenduan Eusko Jaurlaritzak 4 alerta laranja igorri zituen (2 prezipitazio iraunkorragatik eta 2 olatuen altueragatik nabigaziorako), bai eta 28 abisu hori ere (3 prezipitazio iraunkorragatik, 5 elurragatik, 6 haizeagatik haizeguneetan, 2 haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan, 5 olatuaren altueragatik nabigaziorako, 5 izotzagatik eta 2 ur-kolpe eta zipriztinengatik).
Osasun Departamentuak aste honetan jaso du Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Nafarroako Programaren (BMGDNP) mamografien unitate…
Nafarroako udaletako ordezkariek bertatik bertara ezagutu dituzte Toki Inbertsioen Planaren 2026-2028 plangintzaldirako programazio berriaren nondik…
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua, Lehen Mailako Arreta indartzeko konpromisoarekin, asistentzia-maila horretan Osasun Komunitarioko Estrategia berri…
Nafarroako Gobernuak, Barne Zuzendaritza Nagusiko Segurtasun Politiken Garapen Zerbitzuaren bitartez, sarbideak kontrolatzeko langileak gaitzeko bigarren probaren deialdia…
Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, akordio bat onartu du, zeinaren bidez baimena ematen baitu 2029ra arte…
16 urtez jarraian bizi kalitate handiena duen autonomia erkidegoa da Nafarroa. Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE)…