Nafarroak bizi-kalitate handiena duen autonomia-erkidegoa izaten jarraitzen du 16 urtez

16 urtez jarraian bizi kalitate handiena duen autonomia erkidegoa da Nafarroa. Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) Bizi Kalitatearen Adierazle Multidimentsionalaren arabera, Foru Komunitatea Estatuko komunitateetako bizi-kalitatearen rankingaren buru da bizitzaren, osasunaren, ingurunearen eta ingurumenaren, eta aisiaren eta gizarte-harremanen esperientzia orokorraren ataletan. Hezkuntzako kalitateari dagokionez ere hirugarren postuan nabarmentzen da. Hobetzeke dituen lan arloen artean, segurtasun fisikoaren eta pertsonalaren eremua aipatu behar da, bederatzigarren postuan baitago.