Nafarroak errekor historikoa ezarri du berriro etxebizitzen birgaitze babestuaren finantzaketan 2024an, 52,5 milioi euroko laguntzekin

Rehabilitación protegida de vivienda

Nafarroak errekor historiko berria ezarri du berriro 2024an, etxebizitzen birgaitze babestuko lanak funts propioekin finantzatuaz, Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiketako Departamentuak 52.505.682,18 euroko diru-laguntzak eman baititu. Zenbateko hori aurreko urtekoa baino %19,7 handiagoa da, eta 10.247 etxetan birgaitze-lanak egiteko aukera emango du.