Bizkaiko Foru Aldundiak 5.723.801,21 euroko aurrekontua onartu du basogintza-sektorerako laguntzen aurtengo planerako. Programa horrek eutsi egin die eukaliptoarekin basoberritzeak egiteko ezarritako mugei, eta indartu egin du basoen kudeaketa jasangarriagoa sustatzen duten metodoak aplikatzeko dirulaguntzen ildoa.
Era berean, Foru Erakundearen helburua da baso autoktonoen kontserbazioa sustatzea eta baso aloktonoen ordez bertako espezieak jartzea. Inbertsio honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak handitu egin du helburu horietara bideratutako urteko aurrekontua, eta berretsi egin du bere konpromisoa basogintza-sektorea orekatuagoa izan dadin lurraldearen eta ingurumenaren ikuspegitik, klima gehiago errespeta dezan, egon daitezkeen arriskuen aurrean erresistenteagoa izan dadin, eta lehiakorragoa eta berritzaileagoa izan dadin.
Bi jarduera-ildo nagusi
Laguntza-planak bi jarduera-ildo nagusi ditu. Lehenengoak 599.129,24 euroko aurrekontua du, eta jabeen elkarteei, mankomunitateei, administrazio-batzarrei eta udalei zuzenduta dago. Laguntza horiek baso-pistak eraikitzeko, egokitzeko, hobetzeko eta mantentzeko erabiliko dira, baso-kudeaketa eraginkorra eta jasangarria bermatzeko funtsezko azpiegiturak diren aldetik.
Bigarren jarduera-ildoak 5.124.671,97 euroko aurrekontua du, eta hainbat eremu espezifikotan banatuko da: baso-sartzeak eta baso-azalera berrien sorrera, basoetan eragindako kalteen prebentzioa eta kalteak konpontzeko lanak, ingurumen-helburuak dituzten baso-jarduketetarako inbertsioak, eta kudeaketa-plan teknikoak eta basoak hobetzeko proiektuak egiteko prozesuak. Laguntza hauen bidez, ingurumena babesten eta tokiko ekosistemak indartzen lagunduko duten baso-jarduera arduratsuak sustatu nahi dira.
Laguntzak lehia-konkurrentziaren araubidearen arabera emango dira, eta eskabideak aurkezteko epea zabalik egongo da oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik (urtarrilaren 10a, ostirala) apirilaren 25era arte.
Laguntza horiek berretsi egiten dute Bizkaiko Foru Aldundiak ingurune naturalaren jasangarritasunarekin eta kontserbazioarekin duen konpromisoa; horretarako, lurraldeko baliabideak gehiago errespetatzen dituen eta etorkizunean klimaren eta ingurumenaren arloan agertzen diren erronkei aurre egiteko hobeto prestatuta dagoen baso-eredua sustatzen du.
Barakaldo Kirolak continúa mejorando los servicios que ofrece a los clubes deportivos a través de…
Udaltzaingoaren bi agentek txatar egitera eraman behar ziren 45 bizikleta konpondu dituzte eta Paiporta eta…
Psifiacos osasun mentalerako software berritzailearen garapenean espezializatutako enpresa teknologikoa da. Gaur egungo ikuspegia ANNi garapenean…
El Instituto Vasco de Consumo, Kontsumobide, consciente de que «la energía es un bien de…
Eider Mendoza, diputada general de Gipuzkoa, ha podido comprobar de primera mano el impacto positivo…
Las actuaciones se desarrollarán en el Conservatorio J.C. Arriaga, la Biblioteca de Bidebarrieta, el instituto…