2024an Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailak Bizkaiko udalerri hauei laguntza eman die, hiri antolamendurako sei plan orokor berrikusteko eta behin betiko onartzeko: Ugao-Miraballes, Gorliz, Mendexa, Gordexola, Berriatua eta Forua. Sei HAPO berri horiekin batera, kontuan hartu behar dira aurreko ekitaldian onartutako beste lau udalerri hauetakoak: Markina-Xemein, Nabarniz, Zeberio eta Ispaster.
2006an Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Xedapen Iragankorra onartu zen, zeinaren bidez ezartzen baitzen plan eta arau subsidiario guztiek ekainaren 30eko 2/2006 Legean jasotakora egokitu beharra zutela; geroztik, Bizkaiko Foru Aldundiak laguntza-plan bat eta diru-partidak ezarri ditu, udalerriek egokitzapen horri ekin diezaioten.
Bizkaiak 113 udalerri ditu, eta horietatik 82k 7.000 biztanle baino gutxiago dituzte; beraz, foru erakundeari dagokio bere plangintza orokorrak behin betiko onartzea. Horregatik, ahalegin etengabea egin da 18 urte hauetan ahalik eta plan gehien egokitzeko. Hala ere, egia esan, udalerrien % 33k soilik bete du lege-eskakizuna. Horiek horrela, Aldundiak, egun Carlos Alzagak zuzentzen duen Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailaren bidez, laguntza-lerro bat abiarazi du, urteek aurrera egin ahala handituz joan dena.
Dirulaguntzetarako planak 650.000 euro izan zituen 2020an; 2021ean, 750.000 euro; eta 2022tik, milioi bat euroko aurrekontua egin zen hurrengo ekitaldietarako. Hala ere, 2025ean zehar udal gehiagoren plangintzak egokitu daitezen bultzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du kopuru hori areagotzea, eta 1,2 milioi eurora iristea. Udal bakoitzak 40.000 euro jaso ditzake urtean; kopuru hori ere handitu egin da 2022tik, urte horretan ezarri baitzen gehienekoa 30.000 eurokoa izan zedila.
«Baliabide-eskasia, aurrekontu-urritasuna, alkatetza-aldaketak berak eta udal-ereduaren ikuspegi kontrajarriak eragozpenak dira, eta badakigu korporazio txikiek oztopo horiek dituztela. Izan ere, legeak berak ezartzen du prozesu zorrotz eta neketsua, pertsona guztien partaidetza bermatzeko eta administrazio guztien informazioa jasotzeko. Jakin badakigu prozesu zaila dela, eta horrexegatik jartzen dugu gure ahalegin guztia haiekin batera burutzeko», azaldu du Carlos Alzagak.
Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak uste du «funtsezkoa» dela behin eta berriro jotzea prozesua oraindik hasi ez duten edo Foru Aldundiaren laguntza eta aholkularitza jasotzeko izapideetan dauden udalerrietara. 2025eko berrikuntzen artean, sailak banakako bilerak aurreikusi ditu bere HAPO berrikusten hasi ez diren 7.000 biztanletik beherako 17 udalekin. Horiei guztiei HAPO berrikusteko jarraitu beharreko urratsei eta laguntzak eskuratzeko bideei buruzko azalpen-dokumentu bat emango zaie; horrez gain, antzeko ezaugarriak dituzten beste udal batzuen adibideak ere erakutsiko zaizkie.
«Zalantzak argitu behar dira, beldurrak eta ziurgabetasunak kendu, lagundu eta informazioa eman behar zaie eman behar dituzten urratsei buruz eta eska dezaketen dirulaguntzari buruz, gastuen % 100 estaltzen baitu», azpimarratu du Alzagak. Horrez gain, nabarmendu du Hirigintzako foru arloan egindako antolamendu- eta funtzio-aldaketei esker «behin betiko onartu diren Hiri Antolamenduko Plan Orokorren berrikuspen kopurua handitu» dela.
Udalek beren borondatez eskatu ahal izango diote txosten teknikoa Foru Aldundiari, hasierako onarpen-fasean. Egia esan, dokumentu hori garrantzitsua da, asko laguntzen duelako HAPOa ezagutzen eta fase goiztiarretik irtenbideak adosten, beraz, horrek erraztu egiten du dokumentua behin betiko onartzea.
HAPO tresna garrantzitsua da edozein udalerrirentzat, udalerriaren tamaina gorabehera; izan ere, udalerriaren azaleraren eta espazioen erabileren diseinua eta plangintza bermatzen ditu. Horrela, herritarren bizi-kalitatea hobetzeaz gain, hiri-garapenaren iraunkortasuna errespetatu egiten da.
Gaur egun, 27 udalerrik lortu dute plangintza orokorra berrikustea eta egokitzea: Ajangiz, Arratzu, Arrieta, Aulesti, Berriatua, Ea, Elantxobe, Forua, Gordexola, Gorliz, Ispaster, Larrabetzu, Loiu, Mallabia, Markina-Xemein, Mendexa, Meñaka, Morga, Mundaka, Minitibar-Gerrikaitz, Nabarniz, Otxandio, Sondika, Ugao-Miraballes, Zaldibar, Zaratamo y Zeberio.
Beste 38 egokitzapen-prozesuaren beste fase batzuetan daude: Alonsotegi, Amoroto, Arakaldo, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bakio, Barrika, Bedia, Berriz, Errigoiti, Etxebarria, Fruiz, Galdames, Gamiz-Fika, Garai, Gatika, Gautegiz-Arteaga, Igorre, Iurreta, Izurtza, Kortezubi, Lemoa, Lemoiz, Lezama, Mañaria, Maruri-Jatabe, Mendata, Murueta, Muxika, Orduña, Orozko, Sopuerta, Sukarrieta, Urduliz, Zamudio y Zierbena.
17 udalerri hauetan, ordea, izapideak hasi barik daude: Arrankudiaga, Artzentales, Busturia, Dima, Ereño, Gizaburuaga, Güeñes, Ibarrangelu, Karrantza, Lanestosa, Laukiz, Plentzia, Turtzioz, Ubidea, Usansolo, Zeanuri y Ziortza.
25_0018 Portugaleten gazte bat atxilotu dute taberna batean lapurreta egiten saiatzeagatik Portugaleten gazte bat atxilotu…
Valverdek «Superkopako finalera iristeko aukera ona» galdu izana deitoratu du, baina «hilabete oso gogorra dugu…
Club Athleticeko kideek 2024/25 denboraldiko Kopako final-zortzirenetako partidarako sarrerak era esklusiboan eros ditzakete. Salmenta orokorra…
Ordu gutxitan amaitu dira publiko orokorrarentzat eskuragarri zeuden sarrerak, Athletic Clubeko bazkideek, Club Athleticek eta…
Zuri-gorriak lehiaketara itzuliko dira Gabonetako etenaldiaren ostean, eta talde katalalan igo berriaren aurka neurtuko dituzte…
Atezainaren hasierako mailegua sei hilabetekoa da, baina Athletic Clubek eta talde mexikarrak urtebetez luzatzeko aukera…