Categorías: albisteak-berriak

Bilboko Udalak «Ikusi eta Ikasi» programaren beste edizio bat jarri du abian

 «Ikusi eta Ikasi» udal programak 22 urte bete ditu familia giroko aisialdia euskaraz proposatuz hiriko barruti guztietan. Edizio berri honetan, «Makusi» eta bere familia, motxila hartuta, Pagasarrira joan dira.    Ibilaldian, abentura hunkigarriak biziko dituzte, Bilbo are euskaldunagoa izan dadin ingurunea zainduz.

«Ikusi eta Ikasi» programak 64 jarduera izango ditu 2 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. 2 eta 3 urte bitarteko umeek eta haien gurasoek saio espezifikoak izango dituzte, adin-tarte horrentzat berariaz asmatuak. Edozein jardueratan parte hartzekowww.ikusietaikasi.eus web-orriaren bidez eman beharko da izena. Interesdunek urtarrilaren 13tik 27ra arteko epea dute horretarako.

«Ikusi eta Ikasi» programak otsailetik maiatzera bitarteko hilabeteak hartuko ditu, 3 tartetan:

  • «Altzoan», jolas-saioak eta eskulanak 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat, gurasoekin batera.
  • «Familian», sormen-tailerrak 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat eta haien familientzat.
  • «Lagunartean», jolasteko tailerrak 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat, lagunekin.

Jarduerak eta ikuskizunak ere eskainiko dira barruti-zentroetan (Euskal Mitologia, Mugi zaitez disko-festa, “Atxis” eta “Txanpon baten truke”, Txintxeta, Klipa eta Txorroskilo pailazoekin).

XXII. edizio honetan, «Makusi» eta bere familia Pagasarrira joan dira.   Gai horrekin, Udalak natura zaintzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du; horregatik, mendiak erabateko protagonismoa hartzen du.  Izan ere, helburua da «euskararekiko harreman afektiboa lantzea eta hizkuntza esperientzia positiboekin lotzea haurtzarotik«, azpimarratu du Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Galdakaon atxilotu dute aizkora batekin bi pertsonari eraso egin eta txakur bat haien aurka xaxatzeagatik

Atzo eguerdian, Ertzaintzak giza hilketaren saiakera delitu baten ustezko egilea atxilotu zuen Galdakaon. Atxilotuak aizkora…

9 horas hace

Barakaldo Kirolak Lasesarre kiroldegiko fitness aretoa handitzeko lanean ari da, makineria berri eta modernoarekin

El Polideportivo de Lasesarre está dando un paso importante hacia la modernización y mejora de…

9 horas hace

“Adimen artifiziala fikzio espekulatibo hutsa izatetik aurrerapen teknologikoaren funtsezko elementu izatera igaro da” – SPRI

Javier del Ser eta Jesús López Lobo BRTA aliantzako kide den Tecnalia zentro teknologikoko ikertzaileek…

9 horas hace

La diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, Azahara Domínguez, presentará cinco atracciones turísticas de Gipuzkoa en Fitur

Azahara Domínguez, la diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, viajará la próxima semana…

9 horas hace

Bandas y solistas jóvenes ya pueden inscribirse en la V edición del VillaSoundBilbao

Un jurado seleccionará a 12 grupos que participarán en 4 conciertos en la sala Bilborock. …

9 horas hace

Permanece activo el aviso amarillo por temperaturas mínimas y heladas en el interior de Gipuzkoa

Desde medianoche permanecé activo un aviso amarillo por temperaturas mínimas y heladas en el interior…

9 horas hace