Categorías: albisteak-berriak

Bueltan da Tendencias Creativas, eskulanen azoka entzutetsua, tailer, erakusketa eta artista berriekin

Urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra, Bilbao Exhibition Centre-n

Eskulanen eta sormenaren bilgune entzutetsu bihurtu den Tendencias Creativas azoka Bilbao Exhibition Centre-ra itzuliko da, urtarrilaren 30etik otsailaren 2ra. Lau egunetan zehar, barrutiko 2. pabiloia topagune izango da, beste behin, dekorazio-arteen zaleentzat, profesionalentzat, artistentzat eta saltokientzat. Sortzaile eta enpresa erakusketari zerrenda paregabea eta erakusketa eta tailer programa borobila eskainiko du hitzorduak, bisitarien gozamena ekarriko du.

Estatuan egiten den sektoreko topagune beteranoena da Tendencias Creativas, 2007az geroztik antolatzen baita, eta teknika eta proposamen ugari aurkeztuko ditu aurten. Tartean, goraldian dauden zeramika modernoa eta artile-lanak, adibidez, ibilbide luzea duten hainbat diziplinen parean gozatu ahal izango dira: scrapbooking-a, gurutze-puntua, gozogintza eta sukaldaritza… Dela erakusketarien postuetan, dela tailerretan, dela esposizio batean. Horiekin batera, akuarela, patchwork-a, xaboi eta kandelak, papiroflexia, bisuteria eta dekorazioa ere egongo dira. Era berean, material ugari topatu ahal izango dira, hala nola, buztina, erretxina, kotoia, papera, plastiko magikoa, foam-a, artehuna, zura edo portzelana.

Azokan, sormen lanak eta horietarako erabilitako teknikak eta produktuak erakutsi eta salgai jarriko dituzte 100 enpresa inguruk. Hurrengoek, dagoeneko, bertan izango direla baieztatu dute: Don Trapillo y Don Ovillo, Dayka Trade, Cositas Monas, Centímetros o Pulgadas, Art Mon, Tornería Germans Castells, Joelle Coud, Todo Punto De Cruz, Bilbopatch, Afede, Morelfilshop, Jumping Clay Santander, Resin Pro, Evyre, Traces of Macrame, Fil de Fada, El Mito de Aracne eta Dulcis in Fundo.

Hitzorduan, ikastaroak, erakustaldiak eta klaseak eskainiko dira, besteak beste, hurrengo gaien inguruan: elikadura eta sukaldaritza (gozokiak, galletak…), landareak eta loreak, eskulanak (marrazketa eta pintura, eskultura eta zeramika, mosaikoak…), ehunak (patchwork-a, gurutze-puntua, brodatua, brotxak, mertzeria, patroiak…) edo moda. Horrez gain, aerografia, zeramika modernoa, Tenangoa (Mexikoko brodatua), needle felting-a, dimentsio anitzeko koadroak, patchwork-a eta kapelak eta burukoak esposizio eremuan izango dira ikusgai, beste zenbait estiloren artean.

Tendencias Creativas-en laguntzaile dira Hotel Puerta de Bilbao eta El Correo, eta antolatzaileak Agence Initiales eta Bilbao Exhibition Centre dira.

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Galdakaon atxilotu dute aizkora batekin bi pertsonari eraso egin eta txakur bat haien aurka xaxatzeagatik

Atzo eguerdian, Ertzaintzak giza hilketaren saiakera delitu baten ustezko egilea atxilotu zuen Galdakaon. Atxilotuak aizkora…

8 horas hace

Barakaldo Kirolak Lasesarre kiroldegiko fitness aretoa handitzeko lanean ari da, makineria berri eta modernoarekin

El Polideportivo de Lasesarre está dando un paso importante hacia la modernización y mejora de…

8 horas hace

“Adimen artifiziala fikzio espekulatibo hutsa izatetik aurrerapen teknologikoaren funtsezko elementu izatera igaro da” – SPRI

Javier del Ser eta Jesús López Lobo BRTA aliantzako kide den Tecnalia zentro teknologikoko ikertzaileek…

8 horas hace

La diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, Azahara Domínguez, presentará cinco atracciones turísticas de Gipuzkoa en Fitur

Azahara Domínguez, la diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, viajará la próxima semana…

8 horas hace

Bandas y solistas jóvenes ya pueden inscribirse en la V edición del VillaSoundBilbao

Un jurado seleccionará a 12 grupos que participarán en 4 conciertos en la sala Bilborock. …

8 horas hace

Permanece activo el aviso amarillo por temperaturas mínimas y heladas en el interior de Gipuzkoa

Desde medianoche permanecé activo un aviso amarillo por temperaturas mínimas y heladas en el interior…

8 horas hace