Bilboko Udalak «V. VillaSoundBilbao (VSB)» jaialdian izena emateko epea ireki du gaur. Jaialdiaren helburua da musikari gazte emergenteak (16-35 urte) bultzatzea eta laguntzea.
Interesdunek gaurtik (urtarrilaren 13tik) otsailaren 13ra arte dute eskabidea egiteko, web-orri honetan: www.bilbao.eus/bilborock. Epaimahai batek Bilborock aretoan 4 kontzertutan joko duten 12 talde hautatuko ditu. Aukeratutako bandek prestakuntza-programa batean parte hartuko dute, eta batek 4 kontzertuko bira bat egingo du Estatuko zenbait hiritan.
Lan horiek musika mota garaikideen artean edozeinetakoak izan ahalko dira (rocka, popa, metala, trapa, elektronikoa, folka, egile-musika…), edo haien arteko nahasketa bat. Epaimahaiak aintzat hartuko du taldeetan emakumeak egotea eta euskarazko sorkuntzak egitea.
VSB-REN HIRU FASEAK
«VSB FEST»-ERAKO HAUTAKETA. Epaimahai profesional batek 12 banda edo bakarlari aukeratuko ditu izena eman dutenen artean «VSB Fest»-en Bilborocken jotzeko. Emanaldiak martxoaren 21 eta 28an eta apirilaren 4 eta 11n izango dira (ostiralak).Ostiral bakoitzean, hautatutako banda eta bakarlarietatik hiruk joko dute. Kontzertuak doakoak izango dira, eta sarrera librea izango da, lekua bete arte.
VSB MENTORING. Bilborockeko «VSB Fest»-en 4 kontzertuen ondoren, 12 banda eta bakarlarietatik 6 hautatuko dira, mentoretza pertsonalizatuko programa batean eta estudioko saio batean parte har dezaten. Programa hori hautatutako taldeen edo bakarlarien beharretara egokituko da, lagun eginez eta prestakuntza eskainiz. Laguntza eta prestakuntza ospe handiko profesionalek emango dituzte, eta hainbat gai biltzen dituzte, hala nola komunikazioa eta P&R, musika-ekoizpena, jabetza intelektuala eta eskubideen kudeaketa, bookinga, kontzertuak eta birak, bai eta enpresa sustatzaileekiko harremana ere.
VSB TOUR 2025. 6 bandetako bat hautatua izango da 4 kontzertuko bira bat egiteko Estatuko zenbait hiritan. Bira hori «Son Estrella Galicia» kontzertu-zikloaren barruan egingo da, eta taldeak kobratu egingo du. Maiatzaren 3an, larunbata, Bilborocken egingo den doako ekitaldi batean iragarriko da talde horren izena. Ekitaldian, ziklo horretan integratutako talde ospetsu batek joko du. Halaber, epaimahaiak honako jarduera hauetarako hautatutako gainerako talde/bakarlariak iragarriko dira: Musika Bulegoa kontzertua, emanaldi bat Musika Bulegoa-ren bazkide den kontzertu-areto batean, ordaindua; Aste Nagusiko kontzertua, Bizkaiko taldeentzat soilik den tokiko rockari eskainitako agertokiaren barruko emanaldia; BIME kontzertua, emanaldi bat BIME LIVE kontzertuen hurrengo edizioan; edizio honetako berritasun gisa, kontzertua SGAE Fundazioak antolatutako musika urbanoko ekitaldi batean; eta Bilborockeko entsegu-lokaletan «Lokal Sessions» programaren barruan bideoklip bat grabatzea.
Gainera, «VillaSoundBilbao»k musikaren arloa sustatzen duten zenbait entitaterekin duen harremanari esker, baliteke taldeek eta bakarlariek beste kontzertu batzuk eman ahal izatea urtean zehar.
2024KO LAUGARREN EDIZIOAREN BALANTZEA
IV. VSB-n 156 talde eta bakarlari inskribatu ziren. Hautatutako 12etatik, 9 Bizkaiko bandak ziren, eta 3 Gipuzkoakoak. Zehazki: Gydeon, Kalipotxo, Krivex, Mikosis, S.A.D. -Sistemak Arriskutsuak Dira, Irati Reich, Markos García, Net Bby eta Rally 48 (Bizkaia), eta Badmintones, Xabier Badiola eta Latido (Gipuzkoa).
Taldeok osatzen dituzten 36 pertsonetatik, 9 emakumeak dira. Kantuetan erabilitako hizkuntzei dagokienean, gaztelania da nagusi (% 45), ondoren euskara (% 32), eta azkenik ingelesa (% 20). Aukeratutako talde eta bakarlarien batez besteko adina 27 urtekoa izan zen.
Bilborocken egin ziren 4 kontzertuen ondoren, 12etatik 6 mentoring pertsonalizatuko faserako hautatu ziren; zehazki, Rally 48, Kalipotxo, Xabier Badiola, Mikosis, Markos García eta Gydeon. Azkenik, Rally 48 taldea (Bizkaia) hautatu zuten «Tour VSB» egiteko, «Son Estrella Galicia»ren eskutik.
Atzo eguerdian, Ertzaintzak giza hilketaren saiakera delitu baten ustezko egilea atxilotu zuen Galdakaon. Atxilotuak aizkora…
El Polideportivo de Lasesarre está dando un paso importante hacia la modernización y mejora de…
Javier del Ser eta Jesús López Lobo BRTA aliantzako kide den Tecnalia zentro teknologikoko ikertzaileek…
Azahara Domínguez, la diputada de Movilidad, Turismo y Ordenación del Territorio, viajará la próxima semana…
Un jurado seleccionará a 12 grupos que participarán en 4 conciertos en la sala Bilborock. …
Desde medianoche permanecé activo un aviso amarillo por temperaturas mínimas y heladas en el interior…