Categorías: albisteak-berriak

Amaia Barredo: “Ardoa ekoizten duten eskualdeek bizi duten egoeraren aurrean, Arabako Errioxan sustapenerako ahaleginak areagotu ditugu”

  • Arabako Errioxako mahastizaintza eta ardogintza topaketa: “tradizioa, kalitatea, aurrerabidea eta etorkizuna”
  • Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta EDA-Drinks and Wine Campusek antolatuta
  • Iosu Garaialde, Joxe María Aizega, Raúl Pérez Iratxeta, José Ignacio Junguitu eta Amaia Barredoren esku-hartzeak

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren ustez,ardoa ekoizten duten eskualdeen egoera zailaren aurrean, Arabako Errioxan, Eusko Jaurlaritzatik, eta beste erakunde eta entitate pribatu batzuekin batera, sustapenerako ahaleginak areagotu ditugu”. “Sektore estrategikoa da, eta lankidetzarako espazio berriak sortzen ari gara, une hau jatorri-deituretako lehen postuetan  gainditzeko”, azpimarratu du Barredok Guardian.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta EDA-Drinks and Wine Campusek mahastizaintzako eta ardogintzako “Arabako Errioxa: tradizioa, kalitatea, aurrerabidea eta etorkizuna” topaketa egin dute gaur goizean Guardian. Bertan, hainbat upategitako ehun bat pertsonak mahastizaintza eta ardogintza sektorearen egungo egoera aztertu dute, eta hizlariak izan dira José Ignacio Junguitu enologo eta sommelierra Iosu Garaialde HAZIko Sustapen Sektorialeko zuzendaria, Joxe María Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia, Raúl Pérez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordea, eta Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua.

Bertaratuak eskualdeko hainbat upategitakoak ziren.  Horiek guztiek taldekako lan- eta eztabaida-saioetan parte hartu dute. Topaketan agerian geratu da beharrezkoa dela legegintzaldian zehar sektorearekin koordinazio- eta harreman-esparru irekia izatea.

“Ekosistema ireki, aktibo eta proposatzaile bat koordinatzen eta babesten ari gara, harreman publiko-pribatuaren esparruan, eragile berriek, batez ere berrikuntzaren eta sinergiak eta gaitasunak integratzearen esparruan, ezagutza eta gaitasunak partekatu ahal izateko ekosistema baterako lan-agertoki bati esker”, adierazi du Amaia Barredok.

Topaketak balio izan du Upategien eta Edarien 2030erako Estrategiarako eta ARDOA 2025 Ekintza Planerako ideia berriak planteatzeko. “Legegintzaldian zehar mahastizaintza eta ardogintza sektorearekin koordinazio- eta harreman-esparru irekia ezarri dugu, ekosistema ireki eta aktiboa koordinatuz eta babestuz harreman publiko-pribatuaren barruan, lan bateraturako agertoki bati esker, bertan eragile berriek ezagutza eta gaitasunak parteka ditzaten, batez ere berrikuntzaren eta sinergiak eta gaitasunak integratzearen esparruan”, zehaztu du Amaia Barredok.

Sustapena

Sustapena eta merkaturatzea ekintza propioekin: Arabako Errioxa-Rioja Alavesa etiketak; guneak eta standak sustatzea, besteak beste, Donostiako Zinemaldian, Gastronomikan edo Chillida Lekun; uztarketak Donostiako Kofradia Itsas Exean, ohikoak ez diren retailerretan posizionatzea: Travel retail ; hirugarrenen ekimenak babestea, sustapen-ekintzak, eta azoka eta batzarretan parte-hartzea (besteak beste, Barcelona Wine Week, Prowein Dusseldorf, Wine Paris, Gourmets); bisita teknikoa Bordelera AFArekin batera, eta Japoniara Tokioko eta Osakako erreferentziekin. Horiexek dira Sailak bultzatutako sustapen-ekintzetako batzuk.

“Arabako Errioxa lehentasunezko proiektua da, eta hemen bi lan-ildo ditugu: mahastizaintza, erronka gisa hartuta errentagarritasuna eta lehiakortasuna, belaunaldien arteko erreleboa, bizi-kalitatea eta ahalduntzea hobetzea eta jasangarritasuna eta berrikuntza; eta upategiak, erronka gisa hartuta kalitatea eta posizionamendua, balioa eta marjinak sortzea eta nazioartekotzea”, nabarmendu du Amaia Barredok.

Arabako Errioxako ardoaren batez besteko prezioa % 7 jaitsi zen iaz, litroko 4,71 eurora arte, bai ardo ekonomikoenen bilakaera hobeagatik bai 2022arekin eta 2023arekin alderatuta leunduz doan inflazio-presioagatik.

JDBrekin ontziratutako ardoak, Euskadiko esportazioen eragilea denak balioaren % 84 eta bolumen osoaren % 61,5 izanik, % 5,3 egin zuen gora balioan eta % 13,1 bolumenean. Ardo zuriek gehiago egin zuten gora ardo beltzek eta gorriek baino, azken urteetako mundu-mailako joerari jarraituz, kontsumitzaileek ardo freskoagoak, edateko errazagoak eta graduazio txikiagokoak eskatzen baitituzte (alkohol gutxiago duten ardo zuria, apardunak, 5,5 º…).

Nolanahi ere, ardo beltzak eta gorriak dira argi eta garbi nagusi JDB duten ardoen euskal salmentetan, eta 2024ko lehenengo hamar hilabeteetan esportazioek gora egin dute. Ontziratutako JDBko ardo lasaiari dagokionez, Erresuma Batuak erritmo handian egin zuen gora bolumenean, eta Estatu Batuetatik urrundu zen, neurri txikiagoan egin baitzuen gora lehen merkatu gisa.

Estatu Batuak lider izan dira berriz ere balioan, herrialde britainiarrean baino askoz prezio altuagoa erregistratu baitu. Igoera handia izan da Mexikora, Herbehereetara, Japoniara eta Txinara egindako salmentetan. Euskal Autonomia Erkidegoak kuota irabazi du ontziratutako JDBko ardoaren Espainiako esportazioetan, eta dagoeneko bolumen osoaren % 12,2 da, Espainiako batez bestekoa baino askoz prezio handiagoan, eta horren ondorioz fakturazioaren % 16 hartzen du.

Iosu Garaialde HAZIko Sustapen Sektorialeko zuzendariaren ustez, “koiuntura global zailean hainbat merkataritza-faktorek (inflazioak, tentsio politikoek, garraioaren eta horniduren krisiak, bizitzaren garestitzeak oro har, kontsumitzaile askoren erosahalmena murriztea ekarri duenak, 2023an mundu-mailan historikoki baxua izan zen uztak, eta abarrek) ardoaren nazioarteko merkataritza gelditzea eragin dute, pandemia osteko errekorraren ondoren. Hala ere, Euskadik % 12,9 ardo gehiago esportatu zuen 2024ko lehenengo hamar hilabeteetan, 40,7 milioi litrora iritsi arte.  Fakturazioak % 5 egin zuen gora, 191,7 milioi eurora arte, eta serie historikoan urtarrila-urria aldian izandako zifrarik handiena da”.

Bestalde, Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, “2024a urte garrantzitsua izan da EDArentzat. Antolatu diren jardueren bidez, 2.000 pertsonak baino gehiagok ezagutu dute proiektua; arkitektura-estudio irabazlea aurkeztu da, Carvalho Araújo (Portugal), eta bi egoitzak diseinatzen ari da “Mugarik gabe” izenarekin; proiekturako bi organo estrategiko aktibatu dira: Upeltegien Batzordea eta Aditu Batzordea, biak sektoreko profesional ezagunek osatutakoak, eta prestakuntza espezializatua ere aktibatu da”.

Joxe Mari Aizegak adierazi duenez, “zirraragarria da erakunde publikoen eta nazioarteko profesional gailenen inplikazioarekin aurrera egitea. Proiektu honek, hezkuntzako eta ikerketako erreferentea izateaz gainera, edarien eta ardoaren sektorerako eraldaketa-motorra ere izan nahi du, lankidetza, berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuz eta sektorearen eta lurraldearen etorkizuna ulertzeko moduan mugarri bat ezarriz”.

José Ignacio Junguitu enologo eta sommelierrak esan duenez, “egoera paradoxikoa da, mahats-kilo askoren prezioak ekoizpen-kostuen azpitik baitaude. Ardoaren salmenta beherantz doa tarteko segmentuetan, kontsumo-ohiturak aldatzen ari direlako. Badirudi belaunaldi berriek nahiago dituztela beste produktu batzuk: No-Lo edariak eta graduazio txikiko ardoak. Paradoxikoki, Arabako Errioxako historia osoko ardorik onenen aurrean gaude. Gure etiketarik onenek merkaturik zorrotzenak konkistatzen dituzte”

“Kontakizuna duten eta lurralde bati lotuta dauden ardo hauek bere unerik onenean daude. Gure ardo-industria operadore handiek, kooperatibek, tamaina ertaineko upategiek eta mahastizain txikiek osatzen dute. Sekretua da irtenbidea bilatzea inor atzean gera ez dadin”, nabarmendu du Junguituk.

 Laguntzak

Topaketan Sailak inbertsiorako, lehiakortasunerako eta sustapenerako ematen dituen laguntzak ere aipatu dira. Sailak bertaratuei azaldu die Nekazaritza Ministerioari ISVren gaiaren inguruan egindako eskaera, banaketaren kalkulua berrikustea, sustapena, sinplifikazioa eta malgutasuna.  Ezohiko laguntzei dagokienez, aipatu dira errendimenduak murrizteko zailtasuna, destilaziorako laguntzak –Ukraina-EB izeneko esparruak baldintzatua– eta uzta berderako laguntzak, PASVEk baldintzatua eta 4.29 milioi euroko aurrekontu-erreserba duena.

Topaketan baloratutako beste sustapen-erreferentzia batzuek adierazi dute beharrezkoa dela euskal kontsumitzaileak Arabako Errioxako ardoen ezaugarriei eta izaera bereziari buruz sentsibilizatzea; Bilbon ARDOA Basque Wine Room garatzea; Horeca segmentuan posizionamendua eta ezagutza hobetzea; EDA proiektua nazioartean zabaltzea eta 2025-2027 azoketan parte hartzea (SIRHA (Lyon), BWW (Bartzelona), WINE PARIS, PROWEIN DÜSSELDORF, GOURMETS, FENAVIN (Ciudad Real), ANUGA (Kolhn Colonia) eta PROWEIN HONG KONG).

 

albisteak

Compartir
Publicado por
albisteak

Entradas recientes

Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik

25_0026 Ertzaintzak obus bat erretiratu du Hondarribiko etxe bateko lorategitik Ertzaintzak obus bat erretiratu du…

6 horas hace

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioan, denboraren kontzeptuari buruzko hausnarketak proposatzen dira

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioak denboraren kontzeptuan sakontzea proposatzen du. Helburu horrekin, hamabi film…

6 horas hace

Zarauzko Emakumeen Etxearen ekimenak

Gabonetako geldialdiaren ondoren, Emakumeen* Etxearen jarduna bueltan da eta 2025 urte honen lehen erdirako antolatu…

6 horas hace

28.000 bizikletatik gora daude Zarautzen

Jakina da Zarautzen eta zarauztarren elementu adierazgarrietako bat herrian egiten den bizikleten erabilera zabala dela.…

6 horas hace

Zarauzko Amalur parkean 70 zuhaitz landatu dira

Amalur Landu partehartze prozesua gauzatzearekin batera, Zarauzko Udaleko lorezaintza zerbitzua Salberdin urbanizazio proiektuaren baitan jasota…

6 horas hace

Jesus Carrera fusilatua izan zenetik 80. urteurrena dela eta zenbait ekitaldi antolatu dira

Jesus Carrera Olaskoaga hondarribiarra fusilatua izan zenetik 80 urte beteko dira ostegun honetan, urtarrilaren 16an.…

6 horas hace